Agenda

Atrás

SALONTZOTAKO V. KARTEL LEHIAKETA

Aurten ere, 2018ko festetako programaren eta kartelaren azala izango den diseinua aukeratzeko lehiaketa deitu du Berastegiko udaleko kultura batzordeak.
1 JUN 29 JUN
Kultura | Udal Iragarkia

Azken urteetako dinamika berdina jarraituz, Salontzotako kartel lehiaketa deitu du udala gobernuak. Irabazle suertatzen den diseinua 2018ko festetako programaren eta kartelaren azala izango da. Herri afarian ezagutaraziko da zein izan den irabazlea eta saria ere izango du.

Hauexek dira parte hartzaileek kontuan hartu beharrekoak:

  • Diseinu librea izango du (digitala, marrazkia, kolaxa...)
  • Azalaren neurria: A4 orriaren erdia (A5), horizontalki jarrita.
  • Lana sobre batean aurkeztu beharko da eta egilearen datuak beste sobre batean.
  • Azaldu beharreko testua (hizki larriz edo xehez):
    • BERASTEGIKO SALONTZOAK 2018
    • ABUZTUAK 8,9,10,11 eta 12
  • Lanak aurkezteko azken eguna. ekainaren 29a.

 

Edozein zalantza duzuela, idatzi kultura@berastegi.eus helbidera edota deitu 688 68 19 52 telefonora.

 

ANIMATU ETA HARTU PARTE!