Documentos

Atrás

FAMILI UGARIENTZAKO HOBARIA (IBI)

Famili ugariei zuzenduriko ondasun higiezinen gaineko zergaren hobaria eskatzeko epea urtarrilaren 31 arte da
1 ENE 31 ENE
Iragarki taula

2018KO ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGAREN HOBARIA

Resultado de imagen de bonificacion del ibi por familia numerosa   Resultado de imagen de IMPUESTO DE IBI

Famili ugariei zuzenduriko 2018ko ondasun higiezinen gaineko zergaren hobaria eskatzeko epea urtarrilaren 31ean bukatzen da. Udal bulegoetara zuzendu behar dezue.

Ondorengo dokumentazioa aurkeztu behar da:

  • Hobaria eskatzen den urteko urtarrilaren 1ean familia ugariko kide guztiak ondasun horretan erroldatuta daudela ziurtatzen duen errolda-ziurtagiria.
  • Foru Aldundiak emandako familia ugariaren tituluaren fotokopia, indarrean.
  • Titularraren edota onuradunen ohiko etxebizitza denaz kanpo, beste ondasun higiezinik ez izatearen ziurtagiria, Zerga Bulegoak eskariaren datarekin emana (garaje bat, trasteleku bat eta dagokion kasuan, bere jarduera profesionalaren lokala salbuespentzat hartuko dira).
  • Gipuzkoako Lurralde historikotik kanpo, beste ondasun higiezin batzuen jabea ez izatearen zinpeko aitorpena.
  • Aurreko urteko OHZren ordainagiriaren fotokopia.
  • Aurreko urteko errenta aitorpena.

Hemen deskargatu dezakezue eskaera orria. Deskargatu