Documentos

Atrás

BANDO

ELIZALDE KALEA, 5-1ºD PREZIO TASATUKO ETXEBIZITZAREN ESLEIDUNA HAUTATZEKO BALDINTZAK
31 MAY 30 JUN
Iragarki taula

 

BANDOA: ELIZALDE KALEA 5-1º D PREZIO TASATUKO ETXEBIZITZAREN ESLEIDUNA HAUTATZEKO BALDINTZAK

 

 

Etxebizitzaren ezaugarriak:

 

Elizalde Kalea 5. zenbakiko lehen solairuko D hizkiko etxebizitza, 88,86 m2ko azalera erabilgarria, eta eranskin bezala beheko solairuan 14,52 m2ko garajea eta 12,10 m2ko trastelekua.

 

Etxebizitzaren prezioa:

195.464 euro (Gastu eta zerga guztiak aparte).

 

Hautaketa prozesuan parte hartzeko baldintzak:

  • Berastegin erroldatua egotea.

  • Beste etxebizitza baten jabe ez izatea. Hau Jabetza Erroldako ziurtagiri bitartez frogatuko da.

  • 2017ko uztailean salerosketa eskriturak egiteko dirua izatea. Baldintza hau ziurtatzeko banketxeren batek mailegua emango diola aldeko idatzia egin beharko dio.

  • Berastegiko Udaleko Gordailu Kutxan 3.000 euro sartzea behin betiko fiantza gisa. Zozketa ostean itzuliko da fiantza.

  • Kontu zkia.: Kutxa ES37 2095 5031 21 1060286472

     

    Prozesua:

  • Etxebizitza bisitatzeko egun bat jarriko da.

  • Eskaera (Jabetza Erroldako ziurtagiria, banketxearen idatziarekin eta fiantza jarri izanaren egiaztagiriarekin batera) 30 eguneko epean aurkeztu beharko da, eta horretarako azken eguna 2017ko ekainaren 30a izango da.

  • Hautagai desberdinak badaude, 2017ko uztailaren 3an zozketa egingo da.

  • Eskriturak 2017ko uztailean egin beharko dira.

    Berastegi, 2017ko maiatzaren 31a.

    Alkatea,

    Iz. Amaia Azkue Eizagirre