Agenda
Atrás

Elkartasun azoka

Soberan edo erabiltzen ez ditugun gauzei etekina atera eta erabilpen berri bat asmoz, aurten ere Elkartasun Azoka antolatu da Berastegin.
14 DIC 16 DIC
Kultura

 

Bigarren eskuko materialaren azoka izango da honakoa, eta esan bezala helburua argia da; soberan ditugun edo erabiltzen ez ditugun gauzei etekina atera eta erabilpen berri bat ematea. 

Abenduaren 14, 15 eta 16an izango da aukera, materiala eskuratzeko aparkaleku azpiko lokalean. Abenduak 14an, ostiralez, 16:15etatik 19:00etara izango da aukera, asteburuan berriz, goizez, 11:30etatik 19:00etara.

Eskuragarri izango den materialaren artean, arropa, jostailuak, liburuak, altzariak etab. izango dira, eta guztiek prezio sinboliko bat izango dute. Aipatzekoa da bestalde, lortzen den dirua Etiopiako WUKRO herrira bidaliko dela. Elkartasun ekintza paregabea inondik inora!