Agenda

Atrás

XX. Azoka eguna

Aurten ere KULTUR ASTEAren barruan AZOKA EGUNA ospatuko dugu. Azaroaren 4an, igandea, izango da.
4 NOV
Kultura

  • Eguraldiaren arabera, frontoian edo plazan egingo dugu eta goizeko 11:00etan emango zaio hasiera. Tartean hainbat kontu izango ditugu:

     

  • XXVII. GAZTA LEHIAKETA
  • X. ARROZ-ESNE LEHIAKETA
  • XX. POSTU LEHIAKETA
  • XX. ARGAZKI LEHIAKETA
  • X. ARDI, AHARI ETA BILDOTS LEHIAKETA
  • XII. ANIMALI ERAKUSKETA
  •  

    Hona hemen kontuan hartzeko hainbat ohar:

  • Postu lehiaketa: Herriko eta herritarren produktuez osatutako postuek bakarrik hartuko dute parte lehiaketan. Sari bakarra egongo da.
  • Ardi, ahari eta bildots lehiaketa: Herriko edozein artzainek parte har lezake. Partaide bakoitzak ardi, ahari eta bildots bana aurkeztu beharko ditu, muturgorri edo muturbeltz izan, berdin izango du. Norberak ekarri beharko ditu azoka lekura 10,00etarako. 3 sari bereiztu izango dira bildots, ardi eta ahari onenarentzat.
  • Animali erakusketa: Edozein mota eta tamainatako animaliak aurkez litezke: untxi, hegazti, txerri, pottoka, ahuntz, asto, behi… Ordaina izango dute.
  • Gazta lehiaketa :
  • Parte hartu nahi duten guztiek 2018ko azaroaren 4an goizeko 10:00etan azoka lekuan aurkeztu beharko dute beren gazta.
  • Parte hartzaileak herrikoa izan behar du eta norbere etxeko ardi-esnearekin egindako gazta aurkeztu behar du.
  • Gazta egile bakoitzak gazta bakarra aurkeztu ahal izango du.
  • Ordainketa izena ematerakoan egingo da: kiloko 15,00 euro.
  • Epaimahaiak goizeko 11:30etik 13:00era hartuko du erabakia.
    • SARIA

​​

  1. 150,00 euro
  2. 125,00 euro
  3. 100,00 euro
  4. 75,00 euro
  5. 50,00 euro

 

  • Arroz-esne lehiaketa:
  • NON ETA NOIZ: Norberak eta norbere erara egindako arroz-esnea azaroaren 4an, goizeko 11:00etan aurkeztu beharko du azoka lekuan. Izen ematea momentuan bertan egingo da.

    BALDINTZAK: Egileak nahi dituen osagaiak erabili ahal izango ditu, beti ere 2 litro esne eta BI ONTZITAN aurkeztuz: ontzi txikian epai-mahaiko kideentzat eta ontzi handian arratsaldeko dastaketarako.

    EPAITZEKOAK: Epaimahaiak arroz-esnearen itxura, usaina, originaltasuna eta batez ere zaporea hartuko ditu kontuan eta 3 onenek saria izango dute.

    DASTAKETA: Lehiaketan parte hartzen duten arroz-esneak arratsaldean dastatu ahal izango dira gazta eta taloekin batera.

     

  • Izena emateko epea irailaren 24tik urriaren 19ra izango da, udaletxera deituz (943 68 30 00) edo kultura@berastegi.eus posta elektronikora idatziz. Inongo zalantzarik baduzue, deitu edo idatzi.