Agenda
Atrás

Argazki zaharren erakusketa

Jose Luis Egaña San Lorentzo jaietarako argazki zaharren beste erakusketa bat egiteko asmotan dabil, eta horretarako, herritarroi laguntza eskatu digu:
24 MAR
Kultura

Jose Luis Egaña San Lorentzo jaietarako argazki zaharren beste erakusketa bat egiteko asmotan dabil, eta horretarako, herritarroi laguntza eskatu digu:

"Koronabirusak sortu duen egoera dela eta, zuen kajoiak berrikustea eta dituzuen argazkiak ikustea proposatzen dizuet, niri utzi ahal izateko. Lagundu nahi duzuenok, argazkiak gutunazal batean utzi ditzakezue Dendaberrin zuen izenarekin, eta hurrengo egunean argazkiak eskaneatu ondoren itzuliko dizkizuet. Animatu zaitezte!"

Mila esker Jose Luis egiten duzun lanarengatik!!!