Noticias
Atrás

MEDIKU ETXE ZAHARRE

2
Berastegiko Udalak Zubizabaleta edo Mediku Etxe zaharraren eraberritze lanen lehenego fasea burutu du. Lanak 2021 urtean eraman dira aurrera eta eraikinaren kanpokaldeari zein lehenengo solairuari eragin die.

07·02·2022


MEDIKU ETXE ZAHARRAREN ERABERRITZE LANEN LEHENEGO FASEA BURUTU DA

Berastegiko Udalak Zubizabaleta edo Mediku Etxe zaharraren eraberritze lanen lehenego fasea burutu du. Lanak 2021 urtean eraman dira aurrera eta eraikinaren kanpokaldeari zein lehenengo solairuari eragin die.

Eraikinaren fatxada eta estalkia guztiz eraberritu dira, eraikinaren isolamendua asko hobetu delarik eta lehen solairua gimnasio gisa erabiltzeko egokitu da. Eraikinaren birgaitzearekin batera, irisgarritasuna hobetzeko lanak egin dira, Berastegiko Irisgarritasun Planak proposatu bezala. Zehazki, eraikineko bi solairuak lotzen dituen igogailu irisgarri bat instalatu da, eta eraikinaren sarbidean dauden desnibelak komunikatu dira.

Bukatzeko, energia berriztagarriak erabiltzearen aldeko apustua egin da: alde batetik, eraikinaren estalkian 7,26 kWp potentziako instalazio fotovoltaikoa instalatu da, eta bestetik eraikineko berokuntza eta ur bero sanitariorako biomasa galdara ezarri da.

 

EUSKO JAURLARITZA ETA LEADER FUNTSEN KOFINANTZIAZIOA

Proiektu hau aurrera eramateko Berastegiko Udalak Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren diru laguntza izan du. Zehazki 2015-2020 aldirako EAEko Landa Garapeneko Programaren esparruan onartu zen LEADER eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak eskuratu dira.

 

1 2