Visor de contenido web

:
Berastegiko Udal Liburutegia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen (EIPS) barne dago. Beraz, gure liburutegiko bazkide izanez gero, EIPS barruan dauden udal liburutegi guztietako bazkidea izango zara.
Zenbait zerbitzu erabiltzeko, hala nola, mailegua, bazkide-txartela izan behar duzu.
 
Liburutegiko txartela egiteko:
  • Inprimaki bat bete behar da (liburutegian bertan eskuratzen da)
  • Doakoa da eta ez du balioa galtzen
  • Beharrezko dokumentazioa aurkeztu ondoren berehala jaso daiteke.
  • Liburutegi Sareko arauak onartzen dituzula ulertuko dugu.

Txartel erabilgarriak:

  • Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegien txartela
  • Osakidetzako txartela
  • Izenpe txartela

Dokumentuak deskargatu

Liburutegiaren erabiltzaile izateko eskaera orria [pdf]

Eskaera bete eta liburuzainari eraman. Edozein zalantza berak argituko dizu.

 

Dokumentuak deskargatu

LIBURUTEGIKO ARAUAK 

Liburutegiko funtzionamendu egokirako hainbat arau prestatu dira.