Blog

ANJEL LERTXUNDI IDAZLEARI ELKARRIZKETA

Gaurko egunez, Berria egunkariak argitaratu duen Anjel Lertxundiri eginiko elkarriketa da honakoa:

https://www.berria.eus/paperekoa/1761/022/001/2018-01-10/nobela_batek_beti_dauka_atzean_beste_nobela_bat.htm

LIBURUTEGIA ZENBAKITAN

GABONETAKO EGUTEGIA

HELDUENTZAKO LIBURU BERRIAK

Hilabete honetan liburu berriak erosi ditugu gure liburutegirako.

Hona hemen liburu horien inguruan prestatu dugun aurkezpena:

 

Gustukoren bat aurkitu baduzue, ez egin zalantzarik eta pasatu zaitezte liburutegitik!!

ABENDUKO ZUBIA

Abenduko jai egunak direla eta, liburutegia itxita egongo da abenduak 6,7 eta 8an.

Barkatu eragozpenak.

DURANGOKO AZOKA

Gogorarazten dizuet aste honetan izango dela euskal liburu eta disko azoka Durangon.

ARGITALPEN BERRI BATZUK

´Honetara ezkero´-Arantxa Iturbe

Liburuaren aurkezpen eguneko bideoa:

'Danba!'- John Andueza

Link honetan liburuaren inguruko informazioa aurkituko duzue:

https://www.berria.eus/paperekoa/1779/029/001/2017-11-30/beste_mundu_ilun_horietan.htm

ARGITALPEN BERRI GEHIAGO

'Horma'- Anjel Lertxundi

Hona hemen Berria egunkarian liburuari buruz kaleratutako informazioa eta liburuaren aurkezpen bideo bat: 

https://www.berria.eus/albisteak/147347/039horma039_nobela_kaleratu_du_anjel_lertxundik_ahotsa_itzultzaile_bati_emanda.htm

 

 

'Mendi-joak'- Aingeru Epaltza

Hona hemen Berrian argitaratutako artikulua eta liburuaren aurkezpen bideoa:

https://www.berria.eus/paperekoa/1736/026/001/2017-11-29/mendia_gertaleku_eta_ispilu.htm

´Hirutter´- Nerea Arrien

Liburuaren aurkezpeneko bideoa:

ARGITARATZEN ARI DIREN LIBURU BERRI BATZUK

"BIHOTZ HANDIEGIA"-Eide Rodriguez

Arroztasun sentipena dute Eider Rodriguezen sei ipuinotako pertsonaiek: nolakoa izaten ari da bikote bizitza hau, zein desio ote ditu auzokide perfektuak, nor bihurtu gara sute ikaragarriaren ondoren, ginekologoak erakutsiko al dit nolakoa naizen barrutik, zer espero zuten izango nintzela, norenak dira esku hauek. Konplexuak eta arruntak dira aldi berean liburuko bizilagunak, jarrera ideologikoaren eta irrika eutsiezinaren arteko lehian dabiltzanak batzuetan, zalantzati edo kontraesanean, baina gorabeherei aurre egiten beti.

 

Hona hemen, Euskadi Irratiko Arratsean saioan eginiko elkarrizketa:

 

 

"MAREN"-Alaine Agirre

Hamasei urte ditu Marenek, eta bizitzan gauza asko deskubritzeko: maitasuna, zaletasunak, lagunak, ikasketak… Esperientziak biltzen eta abenturak bizitzen joango da, baina, bide horretan, konturatuko da bere burua dela, batez ere, deskubritu beharrekoa: deskubritu, ezagutu eta onartu.
Gazte nahiz helduek irakurtzeko moduko bilduma bat abiatzen du Alaine Agirrek liburu honekin, “Txandaka” izenekoa, eta bertako personaiak txandaka joango dira, ale batetik bestera, protagonismoa hartzen: orain Maren, gero Libe, hurrena Oier…

Jarraian bildumaren aurkezpenaren bideoa duzue:

 

 

"TIGRE BATEKIN BIZI"-Harkaitz Cano eta Maite Gurrutxaga (ilustratzailea)

Tigre batekin bizi gara, bai; baina ez ditugu elkarren begiak ezagutzen.

Helduentzako ipuin edota poema grafiko bat osatu dute egileek. Metafora iradokitzaile eta indartsu baten bitartez, testuek eta marrazkiek helburutzat dute tigre batekin bizitzeak sorrarazten duen egonezina eta zirrara batetik, eta eragiten dituen hainbat galdera argitara ekartzea bestetik.

 

eLiburutegia

Hona hemen berriki eLiburutegira gehitu diren zenbait liburu:

Eskuragarri dituzue web orri honetan:

http://www.eliburutegia.euskadi.eus/