Visor de contenido web

Turismoa

Berastegiko Ibilbideak

 

Lantaldeak osatuta lanean ari gara herrian zehar hainbat ibilbide prestatu eta inprimatzeko. Bitartean jarraian ikus ditzazkezun hauek interesgarri irudituko zaizkizu.

Argiñenea Baztarretxe Ezagutu Tolosaldea   

HERRI ITZULIA ZELAIETIK

Guztira 5 km dituen ibilbidea da hau, egokia umeekin egiteko, non Berastegiko hainbat baserri eta paisaiez gozatzeko aukera ematen du.

Ibilgailua Tours-eko San Martin eliza ondoko aparkalekun utzi daiteke eta bertatik 2 ibilbide egiteko aukera dago:

1. Elizan atzetik ezkerreruntz, Izotzalde izeneko bailarari itzulia ematen zaio, berriro herrira iritxiz.

2. Elizan atzetik eskubirantz hartuz gero, Aiztunande auzoraino eramango gaitu. (berriro bide honetatik itzuli daiteke)

 

ULIKO BIDEA (PR-GI 111)

Herriko plazatik irtengo gara ezkerrerantz, ertotxeraino. Eskuinaldera egin, eskolara iristerakoan, ezkerreko bidea hartu, Ugalde baserriraino, baserri ondoan zubia pasa eta eskuinaldean dagoen pistatik abiatuko gara, Zuikin baserriraino. Gero, basotik barrena doan bidetik igoko gara; baso mistoa da, eta gaztainondoak dira nagusi. Behin aldapa amaituta, ezkerrean Sebastian Deunaren Baseliza ikusiko dugu. Eskuinera hartu eta pagadi batean sartuko gara; aurrerago, laritzak izango ditugu. Joangoenako borda eta txabola atzean utzi, eta hortik Lizartokira joango gara. Lizartokitik, behin Ameriko borda igarota gune batera helduko gara, non, ezkerrean, Areso eta Gorriti arteko bidegurutzea dagoen eta, eskuinean, Uliko jolas parkea. Eskuinera egingo dugu, Gaztelurantz, Iñarraraino. Iñarran eskuinera irteten den bideari helduko diogu eta Elduaingo ubideraino jaitsiko gara. Hor aurrera egin eta zentral hidroelektriko zahar bat ez ezik Arrateko errota ere atzean utziko dugu. Aurrerago, Izotzaldeko baserrien artetik barrena, Tourseko Martin Deunaren elizara iritsiko gara eta, hortik, plazara igoko gara. Guztira, 11.5km-ko ibilbidea egin dugu.

  • Iraupena: 3h 30
  • Luzera: 11.536 m
  • Desnibela: 370 m

 

Hainbat ibilbiden fitxak ikusi edo imprimitu, zuen GPSarentzako artxiboa gorde, Google Earth-en hegalaldi bat egin edota wikiloc.com web orrian argitaratutakoa ikustea gonbidatzen zaituztegu gure gune honetatik.

Ipuliño-Larre Berastegitik

 

Ipuliño-Larre-Urdelar Berastegitik