Berriak

Atzealdea

Berastegiko inauteriak

Urteroko moduan, aurten ere Inauteriak ospatzeko prestatu gara berastegiarrok. Urtarrilaren 27an, hau da larunbat honetan, izango dugu Inauteri eguna eta egitarau bikain batekin egingo dugu egun pasa. Otsailaren 2an aldiz, txikienek izango dute berriz ere, Inauteri giroan gozatzeko aukera.

2016·02·05


Argazkia: Ataria

 

Hemen duzue egitarau osoa, animatzea besterik ez duzue!!

Urtarrilak 27, larunbata

11,30ean    Hamaiketakoa plazan, Urepele elkartearen eskutik.
Ondoren,    Altxorraren bila jokoa gaztetxo eta helduentzat.
Bazkal aurretik,    Mozorroen desfile, koreografia… ahal dena, plazan.
14,00etan    Herri bazkaria, bazkaria norberak ekarri beharko du, antolakuntzak ogia, edaria, kafea eta kopak jarriko ditu. Izen ematea Udaletxean, Ategin  edota Urepele elkartean 5€-ren truke. Apuntatzeko azken eguna urtarrilaren 21, igandea izango da. 16 urtetik beherakoek dohainik izango dute baina hauek ere izena eman beharko dute aipaturiko lekuetan. Aurten taldeka erreserba egiteko aukera egongo da eta horretarako udalean jakinarazi beharko da.
18,00etan     Matraka elektrotxaranga tabernaz taberna.
Eta iluntzean,    Luncha urepele biltokian.

 

Otsailak 2, ostirala

16,00etan        Txokolatada eskola atarian, Guraso elkartearen eskutik.
17,30ean         Haurren dantza, trikitixa eta txistu emanaldia.
19,00etan        Pintxo potea.