Eduki publikatzailea
Atzealdea

Covid-19 birusa komertzioei laguntzak

Covid-19 birusa komertzioei laguntzak

2022·05·05


Gaur publikatu dira EJko merkataritza arloko diru laguntza hauek eta bihartik aurrera hilabete daukate eskaera egiteko. 

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/covid-19-merkataritza/web01-tramite/eu/  

Norbaitek zalantzarik badu jarri Nerearekin harremanetan:

 

Nerea García López
Merkataritza Bulego Teknikoa
Oficina Técnica de Comercio
Pedro de Tolosa, 2 (20400) Tolosa
Tel.: 688 88 54 96 - 943 65 35 78

merkataritza.tolosa@gmail.com

 

 

 

EUSKO JAURLARITZAK MERKATARITZARAKO DIRU-LAGUNTZAK ARGITARATU DITU

ESKAERA: http://www.euskadi.eus/servicios/1103201

Eskaera bakarra erakunde bakoitzeko, eta establezimendu bakar baten gastuak.

Datak: 2020/05/30 - 2020/06/29

Enpresa bakoitzeko aurkezteko gutxieneko gastuak 750 euro + BEZa

Aurkeztutako/onartutako kontzeptu bakoitzaren %100 diruz lagunduko da.

GEHIENEZ 3.000 euroko diru-laguntza enpresa bakoitzeko.

Onuradunak: Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza fiskala eta soziala eta lantokia duten txikizkako merkataritzako autonomoak eta ETEak. Jarduera etenda edo diru-sarrerak %75era murriztuta alarma-egoera deklaratzearen ondorioz.

Diruz lagun daitezkeen kontzeptuak:

Alokairua, jarduera garatzen den establezimendu bakarra, betiere errentatzailearekin ahaidetasun-harremanik ez badago, eta beste enpresa batekin partekatutako espazioa ez bada. 3 hilabete jarraian, 03-14tik 08-31ra

• Jarduera egiten den establezimendua erosteagatik hipoteka-maileguen edo mailegu pertsonalen ordainketen kuotak (amortizazioa + interesak). 3 hilabete jarraian, 03-14tik 08-31ra

• Osasun-alarmaren egoera indarrean jarri aurretik (2020ko martxoaren 14a) eskuratutako eta jasotako udaberriko eta udako produktuak erosteko gastua.

• Energia-hornidurak, telekomunikazio-zerbitzuak (telefonoa, Internet) eta aseguru-primak. 3 hilabete jarraian, 03-14tik 08-31ra

• Aholkularitzako eta laguntzak kudeatzeko kanpo-zerbitzuak kontratatzearen ondoriozko gastuak (150 €-ko muga)

• Ostalaritza-sektorean legez eratutako elkarteetako afiliazio-gastuak. 3 hilabete jarraian, 03-14tik 08-31ra

OHARRA

BEZa ez da inola ere diruz laguntzeko modukotzat joko.

Ez dira onartuko, BEZa kanpo, 100€ beherakoa duten gastuak.

Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) IFK/NAN

b) Enpresa eratzeko eskriturak eta ondorengo aldaketak.

c) Laguntza eskatu duen erakundearen Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan izandako alten eta bajen ziurtagiri historikoa. (Eskatu aholkularitzan)

d) Hirugarrenen alta (honekin batera doa)

e) Borondatezko legezko ordezkaritza ematea (honekin batera doakizue, nahi baduzue, nik aurkeztea, dokumentazio guztia entregatzeko azken eguna 2020/06/22)

 

1. irizpidea: 2019ko lehen eta bigarren hiruhilekoetan, hurrenez hurren, izan ziren urteko salmenten ehunekotik abiatuta balioetsiko da, ekitaldi horretako urteko salmenta guztietan.

• Lehen hiruhilekoa (PT): lortutako puntuak 2019ko hiruhileko horretan 2019ko urteko salmenta guztietan izan zen salmenta-ehunekoaren berdinak izango dira.

• Bigarren hiruhilekoa (St): lortutako puntuak 2019ko hiruhileko horretan 2019ko salmenta guztietan izan zen urteko salmenten ehunekoaren parekoak izango dira, 1,3 haztatuta.

1. irizpidea guztira = PT + St x 1,3.

Salmenta-ehunekoak bi hamartarrekin aurkeztuko dira. Horregatik, hirugarren dezimala zero ez denean, balioa bigarren dezimalera biribilduko da beti gorantz.

*2018ko abenduaren 31ren ondoren ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda dauden erakunde eskatzaileen kasuan, eskabide guztien batez besteko puntuazioa esleituko da, salbu eta erakunde eskatzaileak benetako fakturazioari dagokion puntuazioa aukeratzen badu.

2. irizpidea: honela baloratuko da eskaera aurkezten denetik aurrera.

• Lokalaren alokairu edo mailegu-gastua: 25 puntu.

• Denboraldiko produktuetan egindako gastua: 20 puntu.

• Gastu arruntak (argia, asegurua, telefonoa): 15 puntu.

3. irizpidea: jarduera-denbora, EJZn alta emandako dataren eta alarma-egoera 2020ko martxoaren 14an deklaratu zen dataren artean

• Urtebete baino gutxiagoko jarduera: 8 puntu.

• 1-5 urteko jarduera: 4 puntu.

• 5 urte baino gehiagoko jarduera: 2 puntu.

DIRU-LAGUNTZA ONARTUZKERO: pertsona edo erakunde onuradunak 2021eko urtarrilaren 29a baino lehen justifikatu beharko du.