Agenda

Atzealdea

Odol ematea Berastegin

Berastegiko odolemaile taldeak antolatuta, urriaren 1ean izango da Berastegin odol emateko aukera.
1 URR
Udal Iragarkia

Bada berastegin, odolemaile talde bat. Bolondres gisa egiten dute lan: antolakuntza lanak, otartekoak prestatzen eta banatzen, deialdiak zabaltzen...

Bolondres taldea hauek osatzen dute: Jose Luis Agirrezabala, Mª Sol Atxukarro, Lourdes otegi, Igone Azpiroz eta Marisa Tola.

2000n hasi zen Berastegin, herriz herriko odol emateko zerbitzu hau eskeintzen eta esan genezake, kopuru aldetik begiratuta, herriko ehuneko 12 - 15 inguruko portzentaia dela. Ez da txantxetakoa.

Urtean zehar hiru deialdi egiten dira odolemaile guztiei, baita berriei ere. Esan bezala, hurrengo odol emate eguna urriaren 1a izango da, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara Berastegiko eskolan.