Dokumentuak

Atzealdea

Herri langile baten kontratazioa

Berastegiko Udalak herri-langile bat kontratatuko du uztailaren 16tik abuztuaren 31 arte.
25 EKA 4 UZT
Iragarki taula

Egin beharreko lanak, besteak beste, honakoak izango dira:

 

  • Festetan eginbeharrak egin.
  • Eremu publikoaren mantenua.
  • Etab.

 

Lanpostu honetan interesaturik dauden pertsona guztiek, ekainaren 25etik uztailaren 4arte (biak barne), eskabidea eta “curriculum vitae”-a aurkeztu behar dituzte udaletxean.

 

Langilearen betebeharrei eta lan baldintzei buruz (lansaioa, ordutegia, soldata…), udaletxean informatuko zaituztete.

 

Gutxieneko baldintzak:

 

  • Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, 18 urte beteta izatea.
  • Langabezian egotea.
  • Berastegin erroldatua izatea.
  • Euskara jakitea
  • Gidatzeko baimena.
  • Sasi-garbitzeko makina erabiltzen esperientzia izatea.

 

Uztailaren 5ean, osteguna, goizeko 11:00tan egingo da, langilea aukeratzeko zozketa.