Agenda

Atzealdea

BERASTEGI, LOREZ APAINDUA!

Urteroko legez, Leiho, balkoi eta terraza lehiaketa batetik, eta Lorategi lehiaketa bestetik antolatu ditu udaleko kultura batzordeak.
1 EKA 29 EKA
Udal Iragarkia

Azken urte luzeetan egin den moduan, aurten ere Lehio, balkoi eta terraza lehiaketa, eta Lorategi lehiaketa antolatu ditu Berastegiko Udaleko kultura batzordeak. 

Parte hartu nahi duen orok aurrez izena eman beharko du; eta, horretarako, bi aukera izango ditu: Udalaren 943 68 30 00 telefonora deitzea edo udaletxeko harrera bulegoan bertan izena ematea. Izena emateko epea ekainaren 1etik ekainaren 29ra artekoa izango da eta hauexek dira eman beharreko datuak:

1) Parte-hartzailearen izen abizenak.

2) Helbidea.

3) Telefono zenbaki bat.

4) Zein lehiaketatara aurkezten den (batera edo bitara).

 

Leiho, balkoi, terraza eta lorategiak baloratzeko, uztaileko larunbat goiz batean batzordekideok eta lorezaintza teknikari bat etxez etxe ibiliko gara puntuaketa egiten. 

Argazkiak aterako ditugu eta udalaren web-orrian izango dituzue ikusgai.

Puntuaketa egiteko kontuan hartuko diren ezaugarriak kolorea, landareen barietatea, konbinaketa, estetika eta txukuntasuna izango dira. 

Guztira 6 sari banatuko dira, modaliate bakoitzean 3. Sari banaketa Salontzotako herri-afarian egingo da. Sariak ziklikoki banatuko dira ahalik eta partaide ezberdin gehien sartiu ahal izateko, hau da, iazko garaileek aurten ez dute saririk jasotzerik izango, baina datorren urtean bai. 2016ean saridun izan zirenek, beraz, aurten saria jasotzeko aukera izango dute. 

Lehiaketa egin ahal izateko, gutxienez, 5 parte hartzaile beharko dira. Beraz, 5 parte hartzaile baino gutxiago baldin badaude, bertan behera geratuko da lehiaketa.