Agenda

Atzealdea

Muñagorri eskolako jaia

Ohikoa den moduan, Muñagorri eskolako ikasleek gabon aurreko jaia ospatuko dute abenduaren 21ean.
21 ABE
Kultura

Goizeko 10:00etan hasiko da jaia Berastegiko Muñagorri eskolan. Ordu horretatik hasita hainbat emanaldi eskainiko dituzte adin ezberdinetako ikasleek. Ondoren, guraso elkartearen eskutik, hamaiketakoa eskainiko da. Eguerdi aldean, Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira opariak banatzera.