Berriak
Atzealdea

AIZTUNALDEKO ARGITERIA

Aiztunaldeko argiteria

2018·11·16


AIZTUNALDE AUZOAN 11 EGUZKI FAROLA JARRI DIRA

 

Auzoetako argiteria publikoa hobetzeko helburuarekin 2018 amaieran 11 eguzki farola berri instalatu dira Aiztunalden. Farola hauek eguzki energia erabiltzen dute argi indar iturri bakar bezala, beraz ingurumenarekiko guztiz errespetuzkoak dira eta CO2 emisiorik ez dute eragiten. 

 

Proiektua aurrera eraman ahal izateko Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailak emandako diru laguntza izan du Berastegiko Udalak. Zehazki 2015-2020 aldirako EAEko Landa Garapeneko Programaren esparruan onartu zen Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko diru laguntza eskuratu du Berastegiko Udalak 2018ko jardunaldian. Era berean, Energiaren Euskal Erakundearen laguntza ere jaso du proiektu honek.