Berriak

Atzealdea

SALONTZOTAKO HERRI-AFARIA

Ohitura dugunez, Salontzoetan, abuztuaren 8an, asteazkena, herri-afaria izango da.

2018·08·08


 

Menuak:

 

Haurrentzako menua

Helduentzako menua

 

Makarroiak

 

Oilasko bularra patatekin

 

Petit suisse-ak

 

Freskagarriak

Itsaskiz betetako piperrak

Penka beteak zizen saltsan

Otarrainxkak baratxuri erara

 

Bakailaoa erromatar erara

Saihets hezurrak erreta

 

Goxua txikia eta sorbetea

 

Edaria, kafea eta kopa

 

 

Prezioak:

  • Umeen menua: 10 €
  • Helduen menua: 22 €

 

Txartelak toki hauetan daude salgai: Urepele Elkartea, Ategi, Basurde Elkartea eta Udaletxea.

 

Epea uztailaren 31ra artekoa izango da.

 

OHARRAK:

  • Adin mugarik ez da izango menu bat edo bestea aukeratzeko, baina umeen menua aukeratzen dutenek, ahal bada, umeentzako prestatutako mahaietan eseri beharko dute. Gurasoren batek umeak bere mahaian eduki nahi baditu, mahaiaren erreserba egiteko orduan adierazi egin beharko du.
  •  Menu zeliakoa edo bejetarianoa eskatzea ere badago.
  • Mahaiak taldeka erreserbatzeko aukera izango da uztailaren 31ra arte. Horretarako, udal bulegoetara jo edo kultura@berastegi.eus  helbidera idatzi behar da.
  • Ondo zehaztu beharko da taldearen izena, lagun kopurua eta taldekideen izen-abizenak.

 

 

Berastegin, 2018ko uztailaren 3an

Udal gobernua

Kultura