Berriak

Atzealdea

Berastegiko "metroa" edo baserrien mapa

Ohikoa ez den baserrien mapa aurkeztu dute Miguel Elosegi eta Pablo Feo leitzarrek.

2018·07·20


 

Miguel Elosegi eta Pablo Feo leitzarren eskutik iritsi Zen Berasategiko Udalera proposamena. Hiri handietako metro-linea eta geltokien mapa koloretsuen antza duen mapa bakarrean, herrietako auzoak eta auzoetako etxe- eta baserri-izenak biltzen ibili ondoren, aurkeztu dute mapa berezi hau. Aurretik Leitza, Areso eta Zubietakoak egin zituzten eta Berastegikoa ere guztion eskura jarri dute dagoneko. Aipatu doako eskaintza izan dela honakoa, hori dela eta udal gobernuak zinez eskertzen die bi egile hauei egindako lan txukuna.

Udal gobernuak, Berastegiko kaleetan zehar mapa honen zenbait ale jartzeko borondatea du, eta jakin aurtengo Aidanen aldizkarian ere argitaratuko dela azpimarratu du.

Mapa deskargatu nahi izanez gero egin klik hemen.

Ikusi baita ere Tolosaldeko Atariak eginiko erreportaia: https://ataria.eus/berastegi/1531313580731-berastegiko-baserri-eta-etxebizitzak-metroko-mapa