Edukira joan

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Web edukia bistaratu

 

DESKARGATU EGITARAUA   HEMEROTEKA (pdf)

 

512x180

Martxoak 3, ostirala

Hausnartu eta ekin jardunaldiak, udaletxean

 

  • 14:30. Kafea
  • 14:45. Aurkezpena Amaia Azkue alkatearen eta Ione Gorostarzu poetaren eskutik.
  • 15:00. Artzainaren gogoetak, belazeko talaiatik, Artzai Gaztako Ander Barandiaranen eskutik.
  • 15:30. Malgutasun baimenarekin elikagaiak merkaturatzeko esperientziak, Bordaxar eta Adarrazpiko baserritarren eskutik.
  • 16:00. Arkumea kutixi, gastronomiatik errelatoa, Javi Rivero sukaldariaren eskutik.
  • 16:30. Esperientzia pilotua: arkumea etxeraino, Larsabi kooperatibaren eskutik.
  • 17:00. Mahai ingurua: Zer egin dezakegu, zer egin daiteke?, parte hartzaile guztiekin.
Ondoren afaria, parte hartzaile, babesle, udaleko kide eta artzain mahaiko kideekin.

 

512x180

Martxoak 4, larunbata

10:00etan eta 15:00etan -> Borda bisita, astoekin

Berastegiko bordetara bisita gidatua, Astotrekeko astoek lagunduta. Bidean, Astotrekeko Aritz Aierbek azalpenak emango ditu astoaren bizimoduaren eta garrantziaren inguruan. Bordan, herriko artzainen azalpenak eta gazta dastaketa.

Aurrez izena eman beharko da: 943 68 30 00 / beartzainkultura@gmail.com

 

15:00etan - Haurrekin gazta kultura

Haurrentzat gazta kultura ikastaroa, etiketa baten diseinua eta dastaketa. Oier Ugartemendia eta Iraitz Garaiburu herriko artzain gazteen eskutik.

 

17:00 - 23:00 -> Gastronomia eta musika 

 

AZOKA

  • Gastronomia postuak: arkume gisatua, txuletilak, Berastegiko ardi gazta mamia, Berastegiko gazta tarta...
  • BE! liburua erosteko aukera.
  • Arkume haragi paketeak eskatzeko postua.
  • Artiletik harira, Maduixa Gorria artisauaren eskutik. Artile garbia kardatu eta haria egiteko prozesuaren tailerra.
  • Musika zuzenean Zigor DZrekin.

 

512x180

Martxoak 5, igandea

10:30 - 11:30 - 13:00 -> Artzain kultura ibilbidea

 

Gazpio artegira bisitak.

Izena eman beharko da aurrez: 943 68 30 00 / beartzainkultura@gmail.com

Artzain kultura ibilbidea. Berastegiko belazeak aire libreko museo bilakatuko dira, 2 kilometroko ibilbidean zehar, gune ezberdinetan artzain kultura ezagutzeko. Besteak beste, honako guneak izango ditugu ibilbidean:

  • 1. Gunea: Hasierako gunea
  • 2. Gunea: Euskal Herriko ardi latxaren azpi-arrazen erakusketa
  • 3. Gunea: Astoekin itzulia haurrentzat, Astotrekekoen eskutik
  • 4. Gunea: Euskal artzain txakurren erakusketa
  • 5. Gunea: Artzainen lan tresnen eta Aranzadiren erakusketa
  • 6. Gunea: Ardiei ile mozketa
  • 7. Gunea: Ardiak jezteko gunea
  • 8. Gunea: Herriko musikariak + photocall-a
  • 9. Gunea: Gazta dastaketa azkarra

14:30 Arkumea burruntzian erreta, bazkari erraldoia, aparkaleku azpian. Aurrez tiketak erosi beharko dira

17:30 Andoni Ollokiegirekin kantaldia.

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu