Bloga
Atzealdea

ESKULARRU BELTZAK: CASTING-A

Gazte literaturan arrakasta izaten ari den Jasone Osororen Eskularru Beltzak bildumako bigarren liburua kaleratu du Elkar argitaletxeak.

Hona hemen honen inguruko informazio gehiago:

 

SINOPSIA:

Eskularru beltzak, Casting-a, Jasone Osoro, Joseba Larratxe "Josevisky": Batetik Beire, Lete eta Kar. Bestetik Baba, Linda eta Beyonce. Institutuko bi talde, aurrez aurre. Oraingoan, berriz, telebistako saio baterako casting-a dela-eta sortuko dira norgehiagoka eta istiluak, bere dohainekin nor nabarmenduko, telebistako arduradunek nor hautatuko. Tartean, mozorro-festa bat ere egongo da, kontzertu eta guzti. Eta Babak boxeolariaren eskularru beltzak jantziko ditu berriz ere, ringera itzultzeko. Hainbat beldur eta ikara gainditu beharko dituzte protagonistek, bizitzako bidegurutze eta zalantzen aurrean, zirt ala zart, aurrera egiteko.

 

 

Oharrak
Ez dago iruzkinik oraindik. Izan lehenengoa.