Bloga

ODOLEKOAK

ENE BAITAN BIZI DA

ABENDUKO ORDUTEGIA

Hemen duzue abenduan izango dugun ordutegia. Gogoratu, 637846385 telefonoa, WhatsAppa eta liburutegia@berastegi.eus helbide elektronikoa ere erabili ditzakezuela edozein eskaera, luzapen, etab. egiteko.

MUNDUKO TOKIRIK EDERRENA-DATA BERRIA

Azaroaren 11ean Iñigo Aranbarriren "Munduko tokirik ederrena" liburua izango dugu aztergai irakurle klubean. 

Animatu eta parte hartu!

URRIAK 7, 8, 11 ETA 12 ARRATSALDEZ ITXITA

TWIST-ATZERATUA

Gaurko hitzartuta geneukan saioa atzeratu egin dugu. Urriaren 14a izango da data berria. Barkatu eragozpenak!

TWIST

Irailaren 30ean irakurle klubeko ikasturte berriari ekingo diogu. Oraingoan, Harkaitz Canoren "Twist" liburua izango dugu aztergai. Animatu!

IRAILAREN 16TIK AURRERA ARRATSALDEZ ZABALIK

Irailaren 16tik aurrera berriro arratsaldeetan irekita izango dugu liburutegia 16:00-18:00 ordutegiarekin. Gogoratu goizez ere zerbitzua jaso nahi baduzue udal bulegoetatik pasa zaitezketela.

Gurekin harremanetan jartzeko 637846385 telefonoa edo whatsappa eta liburutegia@berastegi.eus helbide elektronikoa erabili ditzakezue.

EKAINAREN 16A ARTE ARRATSALDEZ ITXITA

Kaixo, irakurle!

Ekainaren 16a arte liburutegia arratsaldez itxita egongo da. Zerbitzua jaso nahi duenak udal bulegoetatik pasa beharko du 8:00-15:00 ordutegian.

Ekainaren 21etik aurrera ere udako ordutegiarekin hasiko garenez, arratsaldez itxita egongo da.

Mila esker!

BASA

Berastegiko irakurle klubaren ikasturteko azken saioa egiteko Miren Amurizaren "Basa" liburua aukeratu dugu. Ekainaren 30ean elkartuko gara arratsaldeko 18:00etan, liburutegian. Liburuak liburutegian eskuratu ditzakezue. Animatu!