Bloga

GOMENDIOAK

Hona hemen Alaine Agirreren "Maren" eta John Boyneren "Pijama marradunaz jantzitako mutikoa" liburuen gomendioak. Mezua hauek, eitb-ko Arte[faktua] telebista programan emititu ziren.

DBHko ikasleei institutuan irakurtzeko eskatu dizkieten liburuen artean daudela jakinda, interesgarriak irudituko zitzaizkizuelakoan igo dira hona.

 

 

I.MIKRO-IPUIN LEHIAKETAKO IPUINAK

Hitzartu genuen moduan, astero-astero lehiaketara aurkeztu ziren mikro-ipuinak argitaratzen joango gara hemen.

Saiatuko gara ostiraleroko argitarapen bat egiten.

Hona hemen Naro Arnalde Ciaurriz-ek egindako mikro-ipuina:

Mila esker parte hartzeagatik!

 

BERASTEGIKO AHOTSAK

Web sarrera honen bidez jakinarazi nahi dizuegu datorren astetik aurrera Ahotsak proiektuko elkarrizketak eskuragarri izango dituzuela liburutegian DVD formatoan.

Ezagutzen ez duzuenontzat, ahotsak proiektua Euskal Herri osoko ahozko ondarea jasotzeaz arduratzen den ekimena da.

Duela urte batzuk, ahotsak proiektukoak gure herriko adineko pertsonei elkarrizketak egiten ibili ziren eta elkarrizketa hauek dira liburutegian mailegatu ahalko dituzuenak.

Amaitzeko esan artxibo hauek interneten ere aurki ditzakezuela, honako web orrian:

https://ahotsak.eus/berastegi/

LIBURUTEGIA ITXITA

Apirilak 30 eta maiatzak 1ean liburutegia itxita egongo da.

Barkatu eragozpenak eta asteburu on!

 

LIBURUTEGIA ZENBAKITAN

LIBURUAREN EGUNA

MIKRO-IPUIN LEHIAKETA

eLiburutegia

Hona hemen eLiburutegira gehitu diren azken liburuen zerrenda:

JENISJOPLIN-UXUE ALBERDI

Eitb-k euskal literaturaren inguruan Arte[faktua] izeneko saioa sortu du. Yolanda Mendiolak aurkeztutako saio hau, larunbat eguerdian izaten da 13:30tan.

Hona hemen Uxue Alberdiri bere azken lanaren inguruan eginiko elkarrizketa:

 

*Interesgarria iruditu bazaizue, liburua liburutegian duzue eskuragarri.

LIBURUAK ETA PERTSONAK

Berrian atzo argitaratutako iritzia: