Bloga

TWIST

Irailaren 30ean irakurle klubeko ikasturte berriari ekingo diogu. Oraingoan, Harkaitz Canoren "Twist" liburua izango dugu aztergai. Animatu!

IRAILAREN 16TIK AURRERA ARRATSALDEZ ZABALIK

Irailaren 16tik aurrera berriro arratsaldeetan irekita izango dugu liburutegia 16:00-18:00 ordutegiarekin. Gogoratu goizez ere zerbitzua jaso nahi baduzue udal bulegoetatik pasa zaitezketela.

Gurekin harremanetan jartzeko 637846385 telefonoa edo whatsappa eta liburutegia@berastegi.eus helbide elektronikoa erabili ditzakezue.

EKAINAREN 16A ARTE ARRATSALDEZ ITXITA

Kaixo, irakurle!

Ekainaren 16a arte liburutegia arratsaldez itxita egongo da. Zerbitzua jaso nahi duenak udal bulegoetatik pasa beharko du 8:00-15:00 ordutegian.

Ekainaren 21etik aurrera ere udako ordutegiarekin hasiko garenez, arratsaldez itxita egongo da.

Mila esker!

BASA

Berastegiko irakurle klubaren ikasturteko azken saioa egiteko Miren Amurizaren "Basa" liburua aukeratu dugu. Ekainaren 30ean elkartuko gara arratsaldeko 18:00etan, liburutegian. Liburuak liburutegian eskuratu ditzakezue. Animatu!

FAKIRRAREN AHOTSA

Berastegiko Irakurle Klubean martxa polita hartu dugu dagoeneko eta apirilaren 22an "Fakirraren ahotsa" izango dugu mintzagai 18:00etan liburutegian. Animatu!

APIRILAK 23: LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko aitzakiarekin, ipuin-kontaketa eta Berastegiko IV. Mikro-ipuin lehiaketako sari banaketa izango dugu.
Animatu eta etorri!

BERASTEGIKO IV. MIKRO-IPUIN LEHIAKETA

Martxan da Berastegiko IV. Mikro-ipuin lehiaketa. Martxoaren 31 izango da lanak aurkezteko azken eguna eta apirilaren 23an, ostiralean, izango da sari banaketa.

Animatu sortzera! 

HAUR ETA GAZTE LITERATURAKO NOBEDADEAK - 2021EKO OTSAILA

Hemen dituzue 2021eko otsaileko Haur eta Gazte Literaturako azken nobedadeak:

LIBURUTEGIKO ORDUTEGIA

Datorren astetik aurrera hainbat aldaketa izango ditugu liburutegiko ordutegian.
Gogoratu gurekin harremanetan jartzeko 637846385 telefonora deituta edo Whatsapp bidez egin dezakezuela edota liburutegia@berastegi.eus posta elektronikora idatzita.
Mila esker!!
 

BERASTEGIKO UDAL LIBURUTEGIA WHATSAPPEAN

Kaixo irakurle!
Aurrerantzean Liburutegiarekin WhatsApp bidez ere harremanetan jar zaitezkeela jakinarazten dizugu, 637846385 telefonoaren bidez.
Horrez gain, gogoratu arratsaldez ere zabalik dugula dagoeneko 16:00-18:00 ordutegiarekin.
Edozein zalantza izanez gero jarri gurekin harremanetan liburutegia@berastegi.eus helbidean, 637846385 telefonoan edo Liburutegian bertan.
Mila esker!!