NOBEDADEAK
Uda honetan irakurtzeko hainbat nobedade ditugu liburutegian, helduentzat zein haur eta gazteentzat. Uda guztian zabalik izango dugu liburutegia, animatu!
UDAKO ORDUTEGIA
V. MIKRO-IPUIN LEHIAKETAKO SARI BANAKETA
Larunbatean V. Mikro-ipuin lehiaketako sari banaketa egin genuen, eta hauetxek dira aurtengo sarituak:
I.KATEGORIA:
1. saria: "Hiru sagu eta altxorra" Laira Otegi
2. saria: "Nire lagunik hoberena" Lorea Alonso
II. KATEGORIA:
1. saria: "Nire txikitako ametsa" Maialen Azpiroz
III. KATEGORIA:
1. saria: "Begira" Mirari Saizar
2. saria: "Arazo modernoak" Asier Matxinea
Hemen ikus ditzakezue ipuin sarituak, eta gainontzeko parte hartzaileenak pixkanaka igoko ditugu.
Mila esker parte hartzaile guztiei! Datorren urtean gehiago eta hobeto!
V. MIKRO-IPUIN LEHIAKETAKO SARI BANAKETA
Larunbat honetan, Urepele Elkarteak antolatutako Euskal Jaiaren egitarauaren barruan egingo dugu V. Mikro-ipuin lehiaketako sari banaketa. Ez galdu!
KARENA
Irakurle klubeko hurrengo saioa berezia izango da, "Karena" liburuaz hitz egiteko bere egile Alaine Agirre izango baitugu gonbidatu gisa.
Liburua liburutegian eskuratu dezakezue, eta liburua irakurrita duen edonor etor daiteke. Gonbidatuta zaudete!
Ondoren, oporrak hartuko ditugu irailera arte.
Animatu eta eman izena!
V. MIKRO-IPUIN LEHIAKETAKO ALDAKETAK
Adi!
V. Mikro-ipuin lehiaketako datetan aldaketa batzuk izan ditugu.
Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 29a izango da, eta sari banaketa ekainaren 11ean.
Animatu parte hartzera, oraindik baduzu eta denbora!
IZURDEEN AURREKO BIZITZA
V. MIRKO-IPUIN LEHIAKETA
Hemen dugu Berastegiko V. Mikro-Ipuin lehiaketa! Aurten, maiatzaren 22a izango da zuen lanak aurkezteko azken eguna. Animatu!
LIBURUEN EGUNA
Larunbat honetan, apirilak 23, liburuen eguna ospatzeko ipuin kontaketa saioa izango dugu Bego Alabazanen eskutik.
Horrez gain, V. Mikro-Ipuin lehiaketari hasiera emango diogu.
Arratsaldeko 18:00etan udaletxeko kultur solairuan elkartuko gara.
Animatu!
ERAIKUNTZARAKO MATERIALA
LIBURUTEGIA ARRATSALDEZ ITXITA
ODOLEKOAK
ENE BAITAN BIZI DA
ABENDUKO ORDUTEGIA
Hemen duzue abenduan izango dugun ordutegia. Gogoratu, 637846385 telefonoa, WhatsAppa eta liburutegia@berastegi.eus helbide elektronikoa ere erabili ditzakezuela edozein eskaera, luzapen, etab. egiteko.
MUNDUKO TOKIRIK EDERRENA-DATA BERRIA
Azaroaren 11ean Iñigo Aranbarriren "Munduko tokirik ederrena" liburua izango dugu aztergai irakurle klubean.
Animatu eta parte hartu!
URRIAK 7, 8, 11 ETA 12 ARRATSALDEZ ITXITA
TWIST-ATZERATUA
Gaurko hitzartuta geneukan saioa atzeratu egin dugu. Urriaren 14a izango da data berria. Barkatu eragozpenak!
TWIST
Irailaren 30ean irakurle klubeko ikasturte berriari ekingo diogu. Oraingoan, Harkaitz Canoren "Twist" liburua izango dugu aztergai. Animatu!
IRAILAREN 16TIK AURRERA ARRATSALDEZ ZABALIK
Irailaren 16tik aurrera berriro arratsaldeetan irekita izango dugu liburutegia 16:00-18:00 ordutegiarekin. Gogoratu goizez ere zerbitzua jaso nahi baduzue udal bulegoetatik pasa zaitezketela.
Gurekin harremanetan jartzeko 637846385 telefonoa edo whatsappa eta liburutegia@berastegi.eus helbide elektronikoa erabili ditzakezue.
EKAINAREN 16A ARTE ARRATSALDEZ ITXITA
Kaixo, irakurle!
Ekainaren 16a arte liburutegia arratsaldez itxita egongo da. Zerbitzua jaso nahi duenak udal bulegoetatik pasa beharko du 8:00-15:00 ordutegian.
Ekainaren 21etik aurrera ere udako ordutegiarekin hasiko garenez, arratsaldez itxita egongo da.
Mila esker!