Tramiteak

Tramiteak

Udalarekin harremana on-line

Teknologia berriek ematen dituzten baliabideak erabiliz, Berastegiko Udalak UDAL ZERBITZU TELEMATIKO en tresna ipini du herritarren eskura, eguneroko bizitzan herritarrek Udalarekin dituzten harremanak errazteko lanabesa izanik.

Modu honetan, internet bidezko baliabide honek etxeko ordenadoretik hurrengo datuak kontsultatzeko aukera ematen du: errolda, tasak eta zergak, ordainagiriak, eskaerak etab.

Aldi berean, ohikoenak diren zerbitzuak ere bertatik eskatzeko aukera ematen du: bizikidetza ziurtagiriak, etb;

 

Nola erabili

Sistema hori erabili ahal izateko identifikazio pertsonala edukitzea beharrezkoa da eta horretarako bi aukera daude:

  • IZENPE TXARTELA eskuratu
    Gipuzkoako Foru Aldundiak eta hainbat enpresek identifikazio pertsonala egiteko erabiltzen duten txartela izanik. Dohainekoa da eta Kz Gunean eskatu daiteke.
  • Gakoa eta Pasaitza eskuratu
    Udaletxeko Bulegoetan eskatu behar da, norbere identifikazioa jasoko duen hitzarmen bat sinatuz.

 

Kontsulta eta zerbitzu zerrenda

Lotura honetatik izapideen zerrendara sartu zintezke

 

INPRIMAKIAK DESKARGATU

Eskaera orokorra Udal materiala edo lokala erabiltzeko eskaera
Erroldan inskribatzeko eskaera Erroldatzeko etxejabearen baimena
Erroldan helbidea aldatzeko eskaera  Errolda agiriak jasotzeko baimena
Ibilgailuen zerga itzultzea Egurra ateratzeko baimen eskaera
Obra txikietarako baimen eskaera  Zerga tasak helbideratzea
Euskara ikasteko dirulaguntza eskaera   

 

Errolda ziurtagiriak

Etxebizitza berean inskribatutako pertsona guztien ziurtagiriak egiteko, neurriak hartu beharko dira, erroldako datuak uzteko interesdunen adostasuna eskuratzea dela-eta, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak dioena betetzen dela bermatzeko. Bi aukera daude eskatzeko:

  1. Udaletxera baldin bazatoz Baimen agiria ekarri.
  2. Posta elektronikoz eskatuz etxean jasoko dezu baina horretarako bete Eskaera orria eta Baimen agiria.