Publicador de contenidos

II.Fasearen gida praktikoa

Estatu mailatik atera duten 2. fase honetako gida praktikoa eta atzo Eusko Jaurlaritzak argitaratutako dekretua laburbilduta (euskaraz eta erderaz)

25·05·2020


Zirkulazio-askatasuna.

1.– Pertsonen mugikortasuna mugatzen zuten ordutegi-tarteak ezabatuta geratzen dira.

2.– 70 urtetik gorako pertsonek eta arrisku-taldeek lehentasuna izango dute erabilera publikoko lekuetan, 10:00etatik 12:00etara bitarteko eta 19:00etatik 20:00etara bitarteko ordutegi-tarteetan.

3.– Gehienez ere 15 laguneko familia- eta gizarte-bilerak egin daitezke, etxebizitzetan eta lokal pribatuetan edo jendearentzat irekita dauden guneetan, osasun-agintariek ezarritako babes pertsonaleko eta distantzia fisikoko arauak errespetatuz betiere.

 

Tutoretzapeko etxebizitzak, desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza-zentroak eta adinekoentzako egoitza-zentroak.

Berriro bisita egin ahal izango zaie tutoretzapeko etxebizitzetan, desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza-zentroetan eta adinekoentzako egoitza-zentroetan bizi diren pertsonei, eta egoiliarrek ibilaldiak egin ahal izango dituzte, foru-aldundiek maiatzaren 16ko SND/440/2020 Aginduaren 20. artikuluan ezarritakoaren esparruan ezartzen dituzten egutegiari eta arauei jarraikiz.

 

Gizarte-zerbitzuen arloko zerbitzuak eta prestazioak.

Gizarte-zerbitzuak ematen dituzten zentroak eta zerbitzuak berriro ireki ahal izango dira jendearentzat. Irekitzeko araubidea erakunde eskudunek zehaztuko dute, maiatzaren 16ko SND/414/2020 Aginduaren azken xedapenetako bigarrenaren bosgarren paragrafoan ezarritakoaren esparruan.

 

Bisita publikoak museoetara.

Museoek, zernahi dituztelarik titulartasuna eta kudeaketa, ireki ahal izango dituzte beren instalazioak jendearentzat, areto eta espazio publiko bakoitzerako aurreikusitako edukieraren erdira arte, bilduma edo aldi baterako erakusketak bisitatu ahal izateko.

 

Naturako turismoa.

1.– Askatasunez egin ahal izango dira turismo aktiboko eta naturako jarduerak, mendi-ibilaldiak eta antzekoak, hogei pertsonara arteko taldeetan. 2.– Jarduera horiek garatzeko baldintzak maiatzaren 9ko SND/399/2020 Aginduaren 47.2, 47.3 eta 47.4 apartatuetan aurreikusita daude.

 

Ostalaritzako lokalak eta zerbitzuak, jatetxeak, txokoak eta elkarte gastronomikoak berriro irekitzea.

Ostalaritzako establezimenduak eta zerbitzuak, jatetxeak, txokoak eta lokalean kontsumitzeko elkarteak jendearentzat ireki ahal izango dira, salbu eta diskotekak eta gaueko aisialdiko tabernak, baldin eta edukieraren % 50 gainditzen ez badute eta 18.2, 18.4 eta 18.5 paragrafoetan eta maiatzaren 16ko SND/414/2020ren 19. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen badira.


Libertad de circulación.
1.– Quedan eliminadas las franjas horarias que restringían la movilidad de las personas.
2.– Las personas mayores de 70 años y los colectivos de riesgo disfrutarán de preferencia en espacios de uso público, en las franjas horarias comprendidas entre las 10:00 y las 12:00 horas, así como entre las 19:00 y las 20:00 horas.
3.– Las personas podrán desplazarse para celebrar reuniones familiares y sociales de hasta un máximo de 15 personas en viviendas y locales privados o en espacios abiertos de uso público, respetando las normas de protección personal y distancia física establecidas por las autoridades sanitarias.


Viviendas tuteladas, centros residenciales de personas con discapacidad y centros residenciales de personas mayores.

Se podrán reanudar las visitas a las personas residentes en viviendas tuteladas, centros residenciales de personas con discapacidad y centros residenciales de personas mayores, así como la realización de paseos por las y los residentes, de acuerdo al calendario y regulación que establezcan las Diputaciones Forales en el marco de lo establecido en el artículo quinto-dos de la Orden SND/440/2020, de 23 de mayo.


Servicios y prestaciones en materia de servicios sociales.
Se podrán reabrir al público los centros y servicios donde se prestan los servicios sociales. El régimen de apertura será el que determinen las instituciones competentes en el marco de lo establecido en la Disposición final segunda-cinco de la Orden SND/414/2020, de 16 de mayo.


Visitas públicas a museos.
Los museos, de cualquier titularidad y gestión, podrán abrir sus instalaciones al público para permitir las visitas a la colección o a las exposiciones temporales, hasta la mitad del aforo previsto para cada una de sus salas y espacios públicos.


Turismo de naturaleza.
1.– Se podrán realizar libremente actividades de turismo activo y de naturaleza, senderismo y similares por grupos de hasta veinte personas.
2.– Las condiciones para el desarrollo de estas actividades serán las previstas en los apartados 47.2, 47.3 y 47.4 de la Orden SND/399/2020, de 9 de mayo.


Reapertura de locales y servicios de hostelería, restauración, txokos y sociedades gastronómicas.
Podrá procederse a la apertura al público de los establecimientos y servicios de hostelería, restauración, txokos y sociedades para consumo en el local, salvo los locales de discotecas y bares de ocio nocturno, siempre que no se supere un 50% de su aforo y se cumplan las condiciones previstas en los apartados 18.2, 18.4 y 18.5, así como el artículo 19 de la Orden SND/414/2020 de 16 de mayo.