Publicador de contenidos

Covid-19 birusa Lanbide laguntzak

Covid-19 birusa Lanbide laguntzak

08·04·2020


Eusko Jaurlaritzak laburpen txiki bat publikatu du Lanbide bitartez aterako zituen diru laguntzen inguruan, autonomo eta/edo enpresaburu indibidualentzat; ORAINDIK EZ DA PUBLIKATU ALDIZKARI OFIZIALEAN, baina baliteke laister argitaratuta egotea.

https://www.irekia.euskadi.eus/es/news/61284-lanbide-lanza-convocatoria-ayudas-autonomos-empresarios-individuales-consejo-gobierno-2020  

Eskabideak aurkeztuak izan diren hurrenkeraren arabera aztertuko dira, eta hurrenkera berean onartuko dira deialdian aurreikusitako betekizunak eta baldintzak betetzen dituzten guztiak, funtsak agortu arte. Enpresa bakoitzeko gehienez 3.000 euro


Aurreikusitako diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte banakako enpresaburuek eta profesionalek, bai eta ondasun-erkidegoetako eta sozietate zibiletako bazkideek ere, baldintza hauek betetzen badituzte:


• EAEn erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea.
• Egoitza soziala eta fiskala nahiz enpresa-jarduera Euskadin izatea, eta lantokia bertan egotea.
• Negozio-lokal baten errentaria izatea, betiere eskatzailearen etxebizitza baten zati edo beste enpresa batekin partekatutako espazio bat ez bada, eta lokalaren errentatzailearekin odolkidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko 2. mailara arteko ahaidetasunik ez badago, eta errentatzaile gisa jarduten duen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide ez bada.
• Bertan behera geratu den jarduerara soilik dedikatzea.


Eskabideak eredu ofizialaren bidez aurkeztu beharko dira, http://www.euskadi.eus helbideko egoitza elektronikoaren bidez, eta bertara sartzeko esteka bat izango da Lanbideren webgunean ( www.lanbide.euskadi.eus).


Eskabideekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:


• COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko deklaraturiko alarma-egoeraren ondorioz jarduera uzteagatiko ezohiko prestazioa lortu izanaren ebazpena.
• Negozio-lokalaren errenta-kontratua.
• Ondasun-erkidegoa edo sozietate zibila eratu izanaren egiaztagiria, hala badagokio.

 

Aurretiazko esperientziak direla eta, honako hauek ere eska daitezke: 

-Ogasunean eta Gizarte Segurantzan eguneratuta egotearen ziurtagiria

-Azken alokairu-fakturak eta dagokien ordainketa

 -NAN/IFK 

- Eusko Jaurlaritzan fidantza gordailutu izanaren ziurtagiri ofiziala


Deialdi hau Boletinean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera eskatzen dira laguntzak; baina gure herriko merkatariei informaziioa lehenbailehen elarazten diogu dokumentazioa denborarekin prestatzeko.


Premiazkoa da dokumentazio hori prestatzen joatea, ahalik eta azkarren burutzeko eskaera.

 

Animo!