Publicador de contenidos
Atrás Covid-19 koronabirusaren inguruko informazioa
14·04·2020
Covid-19 koronabirusaren inguruko informazioa
Bulegoak itxita daude, aurrez aurreko arretarako
Arreta 943 113000 telefonora deituta emango da bai eta gure webguneko zerbitzu telematikoen bidez ere.
Zerga-arloko neurriak
Zerga izaerako hainbat neurri onartu dira, ondorengo araudian jasotakoak:
- 1/2020 Foru Dekretu-Araua, martxoaren 24koa (PDF)
- Akats zuzenketa (PDF)
- 2020/136 Foru Agindua, apirilak 1ekoa (PDF)
Dokumentu honek ohiko galderak (PDF), apirilaren 2ra eguneratuta, jasotzen ditu onartutako zerga neurriei buruz.
Neurri elektronikoak
Departamentuak neurri elektroniko osagarri hauek jartzen ditu zure eskura:
- BAK identifikazio elektronikoko bitartekoa: bertaratzerik behar ez duena.
- Ezohiko ordezkaritza
- Ordezkaritza-sistema berezi bat arautzen duen 137/2020 Foru Agindua (PDF) argitaratu da.
- Gako operatiboen epeak luzatzea
- 2020ko martxoaren 14tik uztailaren 29ra bitartean iraungitzen diren gako operatiboen indarraldia luzatuta geldituko da automatikoki 2020ko uztailaren 29ra arte.
- Gako operatiboen indarraldia luzatzen duen 139/2020 Foru Agindua (PDF) argitaratu da.
IZENPEren eta FNMTn ziurtagirietan ere epeak luzatu dira.
Dokumentu honek ohiko galderak (PDF) jasotzen ditu onartutako neurri elektronikoei buruz.
Nola aurkeztu dokumentazioa paperezko euskarrian?
Departamentuarekin harreman elektronikoa izatera behartuta ez bazaude, zerbitzu bakoitzean egon daitezkeen mugak kontuan hartuta, honako dokumentuak aurkeztu ahal izango dituzu:
- Idatziak: Posta ziurtatuaren bidez, Correos bulegoetatik.
- Aitorpenak: Ikusi aurkeztu nahi duzun eredua ea finantza entitate laguntzaileetan aurkezterik badagoen.