Noticias

Haurreskolan matrikulatzeko epea irekita

Matrikula telematikoki edo presentzialki egin daiteke, maiatzaren 21etik ekainaren 8ra.

19·05·2020


Berastegiko haurreskolan matrikula egiteko epea maiatzaren 21ean hasi eta ekainaren 8an amaituko da. Matrikula telematikoki edo presentzialki egin dezakezue. Presentzialki egitea erabakitzen baduzue, hitzordua hartzeko maiatzaren 25ean goizeko 9:00etatik 14:00ak bitartean 943 68 32 73 zenbakira deitu beharko duzue.