Noticias

Atrás KZ-GUNEA

2
Kz-gunearen zerbitzua

01·04·2020


Kaixo, zentroetan formakuntza-jarduera eten ondoren eta Covid-19ko epidemia geldiarazteko hartutako segurtasun-neurrien ondorioz mugikortasuna murriztu ondoren, KZgunean beharrezkoa ikusten dugu gure zerbitzuak ematen jarraitzea eten digitalean dauden pertsonei egoera horretan laguntzeko.

Hala, KZguneak euskal herritarren zalantza teknologikoak argitzeko sistema bat modelatu du, zentroetan fisikoki egotea eskatzen ez duten baina zerbitzu hori behar duten erabiltzaileek erabiltzeko errazak diren kanalen bidez. Beraz, arreta telefonoz edota posta elektronikoaren bidez izango da.

Hainbat bide daude zabalik euskarri honen bidez, eta horietako bat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak irakaskuntza-jarduerarekin %100ean online jarraitzeko hartutako erabakiarekin lotuta dago.

Era berean, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei (IKT) buruzko edozein zalantza argitzeko laguntza behar duen edonork telefonoz edo posta elektronikoz egin dezake kontsulta. Zehazki, KZguneak funtsezkoa ikusten du laguntza ematea online erosketetan, banku-izapideetan, Osasun-karpeta sarbidean, Osakidetzako aplikazioen maneiluan eta abarretan laguntza behar duten kolektiboei, batez ere adinekoei, eta eragiketa horiek, orain bai ala bai, etxetik egin behar dira eta ez dakite ondo funtzionatzen. Adinekoen egoitzek behar duten babesa ere eman genezake senideen eta egoiliarren artean bideokonferentziak egiteko.

Horregatik, era horretako kontsultetarako, erabiltzaileek gure kanalak -telefonoa eta posta elektronikoa- erabil ditzakete, eta zalantzak argitzen lagunduko diegu. KZguneen ordutegiak eta harremanetarako modua hemen kontsulta daitezke.

 

1 2