Agenda

BE! ARTZAIN KULTURA ASTEBURUA

01 MAR 03 MAR
Kultura

 

Egitaraua

Martxoak 1, ostirala

  • 14:30. Kafea.
  • 14:45. Aurkezpena, Andoni Zuriarrain alkatearen eskutik.
  • 15:00. Ardi ile moztaile baten hausnarketak, Joseba Attard-en ahotik.
  • 15:45. Berastegiko arkumea proiektua ezagutuz, herriko artzainekin tertulian.
  • 16:15. Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain, solasaldia Josebe Blanco artzainarekin.
  • 17:15. Mahai ingurua: Zein dira etorkizuneko gakoak?, parte hartzaile guztiekin.
  • Ondoren, luntxa parte hartzaile eta entzuleen artean.

Martxoak 2, larunbata

- Astoekin itzuliak artzain kultura ezagutuz, Astotrek enpresaren laguntzarekin:

  • 10:00. Garai bateko artzaintza eta bordara bisita. 60 lagunentzat.
  • 15:00. Berastegiko belazeetara eta Gazpio gaztandegira bisita. Amaieran, gazta dastaketa. 30 lagunentzat.

* Haurrekin egiteko itzuli aproposak izango dira. Aurretik izena eman behar da: beartzainkultura@gmail.com edo 600 56 77 30 telefono zenbakira deituta.

  • 15:00. Udaletxe azpiko aretoan, haurrentzat arkumearen inguruko hitzaldia Oier Ugartemendia eta Iraitz Garaiburu herriko artzainen eskutik.
  • Ondoren, arkumea saltzeko kartel baten diseinua egin beharko dute haurrek.
  • 19:00. Azoka gastronomikoa, trikitilarien laguntzarekin. Eskualdeko herritarrak eta Euskal Herriko bisitariak gonbidatu dituzte ardikia eta arkumea modu desberdinetan dastatzera. Postu desberdinak jarriko dituzte.

Martxoak 3, igandea

- 2 kilometroko ibilbidea herrian barrena, 10:00etatik 14:00etara, 10 gune desberdinekin.

  • Lehen gunea: Hasiera gunea. Plazan izango da 10:00etatik aurrera. Edozein momentutan hasi ahalko du jendeak zirkuitua.
  • 2. gunea: Ardien gunea. Ardi latxaren azpi-arraza desberdinen erakusketa. Ilea nola mozten zaien eta nola jezten diren erakutsiko da. 
  • 3. gunea: Asto itzuliak haurrentzat. Astotrek enpresari esker.
  • 4. gunea: Euskal artzain txakurraren erakustaldia. Ardiak nola bildu eta txakurrak nola lan egiten duen ikusteko aukera.
  • 5. gunea: Artzainen lan tresnen erakusketa. Andres Etxeberria herriko artzainak egindako tresnen erakusketa eta Aranzadiren artzaintzaren inguruko erakusketa uztartuko dituzte eliza atarian.
  • 6. gunea: Herriko musikariak eta photocall-a. Belazeak atzean dituztela argazkiak atera eta sare sozialetara igotzeko aukera.
  • 7. gunea: Haurren txokoa.
  • 8. gunea: Gazta dastaketa azkarra. Herriko artzain gazteen azalpenekin, ordu erdiro.
  • 9. gunea: Azoka gastronomikoa. Frontoian. Bazkaltzeko aukera ere egongo da.

- Gazpio artegira 3 bisita:

  • 10:00etan, 11:30ean eta 13:00etan. Aurrez izena eman behar da: beartzainkultura@gmail.com edo 600 56 77 30 telefono zenbakira deituta.

 

 

#BE

#ArtzainKultura

#Berastegi

#HerriKuttuna