Noticias

TXOKO KLIK

BERASTEGIKO TXOKO KUTTUNAK

01·06·2021


TXOKO KLIK: BERASTEGIKO TXOKO KUTTUNAK
Herritarren parte hartzearen bitartez, herriko ondare material eta immateriala jaso nahi dugu, honekin, txoko kuttunen mapa bat egin eta balioa eman eta zaintzeko.
Parte hartzeko, zuen txoko kuttunei mugikorrarekin argazkia atera eta whatsapp edo email bidez udalera bidali beharko duzue. Nahi adina argazki bidaltzeko aukera egongo da, eta beharrezkoa izango da, argazkiaren kokapena eta txoko hori aukeratu izanaren zergatia adieraztea.
Zuen txoko kuttuna arrazoi ezberdinengatik izan daiteke ondare: balio historiko, arkitektoniko, kultural, natural, paisajistiko, etnografiko edo baita oroitzapen edo emozioak mugitzen dituelako.
Argazkiak bidaltzeko epea, ekainaren 2an hasi eta uztailaren 3an amaituko da. Bitartean, sare sozialetan zabalduko ditugu.
Parte hartzaile guztien artean, herriko 12 gazta zozketatuko dira. Argazki bakoitzarengatik, zenbaki bat zozketarako.
Animatu parte hartzera!