Elkarteak

ALDIN KULTUR ELKARTEA


Aldin Kultur Elkartea herriko giroa landu eta kultura arloa bultzatzeko asmoz sortutako taldea da. 2003 urteko udara ondoren eman zituzten lehen pausoak.

EKINTZAK
- Aldizkari bat, AIDANEN ateratzen dute urtero, San Lorentzoko jaien aurretik, Berastegiko herriarekin lotutako hainbat gai jorratzen dituena: berriak, jaiotzak-heriotzak, pertsonai ezagunak, historia, kirola, argazki bilduma, natura, literaturaren txokoa, haurren txokoa, aisialdia, denborapasak, horoskopoa, errezetak...
- Besteak: Herriko jaiak, Kultur Astea... hauetako partaide ere badira.

PARTAIDETZA
Talde irekia da eta parte hartze zabala duena.

HARREMANAK
- Elkartearen lehendakaria: Elixabet Azpiroz Atxukarro (2016)

- Telefonoa: 653 705309
- Helbide elektronikoa: aldinelkartea@gmail.com
- Helbidea: Herri Enparantza 1. 20492 Berastegi

AIDANEN ALDIZKARIAK IKUSI

BEASTI GURASO ELKARTEA 

Beasti Guraso Elkartea orain dela 20 bat urte sortutako elkartea da.
Elkarte honen eginkizuna maila ezberdinetako ekintzak antolatzea da, bai ikasleentzako, bai gurasoentzako, eta baita ere herriko hainbat festa eta egunetan parte hartzea.


EKINTZAK
- Haurrentzako eskolaz kanpoko ekintzak: ingelesa, eskulanak, psikomotrizitatea, eskola kirolak, txistua, dantzak, solfeoa, pianoa, panderoa...
- Guraso nahiz herritar ororentzako ekintzak: aerobic-a, mantenimendurako gimnasia, pilates, yoga, ingelesa...
- Ludoteka: oporraldi guzietan ludoteka antolatzen dute (gabon, aste santu eta udaran).
- 3 orduko mendi ibilaldia txikientzat.
- Txangoak, hitzaldiak...
- Besteak: gabonetan abesten ateratzen dira eta erregeen etorrera ere antolatzen dute, azken 45 urteetan izan den usadioa jarraituz. San Juan bezperan ere ekitaldi bat antolatzen dute. Kultur asteko antolaketan ere parte hartzen dute.
- Pelota jarduera.

PARTAIDETZA
Elkartearen partaide kopurua 10 gurasotakoa da, zozketa bidez aukeratzen direnak bolondresik ez badago. Familia kopuru ugaria ordezkatzen dute eta hauetako askok laguntzaile moduan parte hartzen dute ekintzetan.
Urteko plangintza baten arabera lan egiten dute, asteroko bilerak egiten dituztelarik.

Norbaitek iradokizunen bat edo kexaren bat zuzendu nahi ezkero, Muñagorri eskolako ate ondoan dagoen buzoian utzi dezakezue oharra.

  • Harremanetarako: beastige@hotmail.com
  • Helbidea: J.A. Muñagorri H.I. Kale Nagusia 4B.20492 Berastegi

BASURDE ELKARTEA

Basurde Elkartea 1976. urtean kultur eta gastronomia inguruan sorturiko elkartea da. Urte askotan herriaren alde lanean haritutakoa beraz.


EKINTZAK
- Mendi Ibilaldi neurtua: Jada badira 20 urte antolatzen hasi zirenetik eta urteroko maiztasunarekin egiten da maiatza aldera. Ibilaldia Leitzaran eta Berastegi inguruan, baso eta haranetan barrena moldatzen da. Ibilaldian zehar kontrol eta zerbitzu leku ezberdinak kokatzen dira eta amaitzen dutenei oroigarri moduan agiri bat ematen zaie.
- Jubilatuen egunean bazkaria antolatzeaz arduratzen dira.
- Besteak: Herriko festak, San Juan bezpera eta Kultur Astean parte hartzen dute.

PARTAIDETZA
84 bazkide inguruz osaturiko elkarte bat da eta izaera irekikoa dela esango genuke.


HARREMANAK
- Elkartearen lehendakaria: Juan Mari Azurmendi
 

UREPELE ELKARTEA

Urepele Gazte elkartea 2003. urteko martxo-apirila aldera sortu zen, baina esan daiteke aurrekaririk baduela, 1990 eta 2001. urte bitartean ere bildu eta ekintza ugari egin bait zituzten.

Lan talde ezberdinak osatuaz, oraingoz kultur eta kirol taldeak, herriko gazte eta gainerako biztanleentzat ekintza ugari antolatzea dute helburu, eta era berean gazteak biltzeko gune bat egokitzeko aukera izatea.

EKINTZAK
- Kultura Taldea: kontzertuak, bertso saioak, gazte festak, euskararen eguna, hitzaldiak, monologoak, antzerkiak, herriko festak, pailazoak…

- Kirol Taldea: eskia, frontenis, eskupilota eta futbol txapelketa, rafttingna, mendiko ibilaldi neurtua, eskalada, mendi irteerak, bizikleta ibilaldiak, San Silvestre eguneko krosa…

PARTAIDETZA
14 urtetik gorako herriko gazteak biltzen ditu, denera 126 bazkide inguru.

ORDUTEGIA:
Astelehenetik-Ostegunera 20:30-22:00
Ostirala: 21:00-24:00
Larunbata: 13:30-16:00 eta 21:00-24:00
Igandea: 13:30-16:00 eta 21:00-23:00

HARREMANAK
- Elkartearen lehendakaria: Larraitz Garaiburu Ramos
- Facebook:  Facebook.com/urepele.elkartea
- Helbide elektronikoa:  urepele.elkartea@gmail.com
- Helbidea: Herri Enparantza 2. 20492 Berastegi

GAZTAINONDO ELKARTEA

 

Gaztainondo Elkartea 2003. urteko udaran sortu zen, 3. adineko pertsonak elkartu eta ekintza ezberdinak garatzeko.
ORDUTEGIA: egunero 09:00-20:00.


EKINTZAK
Antolatzen dituzten ekimenak herri guztiari irekiak geratzen dira.
- Yoga: Astelehena eta asteazkena
- KUTXAtik bideratutako hitzaldi ugari.
- Txangoak Euskal Herrian barrena.
- Podologo zerbitzua hilean behin.


PARTAIDETZA
Gaur egun 118 bazkidez osaturik aurkitzen da eta Elkartearen ardura 10 bazkidez osaturiko lehendakaritzak darama. Bazkide kuota 14 euro/urteko.


HARREMANAK
- Elkarteko lehendakaria: Jabier Mujika
- Telefonoa eta faxa: 943 683264
- Helbide elektronikoa:
- Helbidea: Beheko kalea, 8. Ategi baserria. 20492 Berastegi

ODOLEMAILE TALDEA

 

Bada Berastegin, odolemaile talde bat. Bolondres gisa egiten dute lan: antolakuntza lanak, otartekoak prestatzen eta banatzen, deialdiak zabaltzen...

Bolondres taldea hauek osatzen dute: Jose Luis Agirrezabala, Mª Sol Atxukarro, Lourdes otegi eta Marisa Tola.

2000n hasi zen Berastegin, herriz herriko odol emateko zerbitzu hau eskeintzen eta esan genezake, kopuru aldetik begiratuta, herriko ehuneko 12 - 15 inguruko portzentaia dela. Ez da txantxetakoa.

Urtean zehar hiru deialdi egiten dira odolemaile guztiei, baita berriei ere. 2022ko deialdiak dauzkazue jarraian baina eguna iritxi baino lehenago abisua jarriko da.

1. Urtarrilak 24 (17:00-21:00)
2.  Maiatzak 9 (17:00-21:00)
3. Irailak 7 (17:00-21:00)

Datu kuriosoak Berastegin:

  • Ba al zenekizun beste herriekin konparatuta, normalena den baino O (-)motako odol emaile kopuru askoz gehiago dagoela Berastegin?

BIKOITZA BAINO GEHIAGO.

  • Normalean 1000 biztanleko, urtean zehar 50 odolemaile media egoten da. Ba Berastegin 130

 

BABES ZIBILEKO TALDEA

 

Berastegiko Babes Zibila taldea herriko 22 lagunek osatutzen zuten. 2006 - 2007an sortua, herrian gertatu litezken ezbeharrei aurre egiteko asmoan: Elurteak, suteak, uholdeak...

Azken urteotan geldirik egon den talde hau berriro berantolatzeko asmotan dira hainbat gazte, Iñigo Gorostarzu-n ardurapean.

PRESTAKUNTZA

Laguntzat izateko, aurrena prestakuntza lanak egin behar dira, eta horretan dabiltza: ikasketak egiten, materialak lortzen...

2008-2009 URTEKO ELURTEAN ELURRA KENTZEKO LANETAN