Blog

RSS

Liburuaren sinopsia:

Bere seme elbarria hartuta, garai batean bertan behera utzi zuen Jean-Marcengana joango da Irati, barruko harra isildu nahian. Edurnek bikotea eta lana galdu ditu, eta mareak hondartzan utzitako enborrak erreskatatzen ditu eskultura bihurtzeko, kaosa ordenatzeak bere bizitzari zentzua emango diolakoan. Bertak desesperatutako jendearen telefono deiak aditzen egiten du lan, baina nori kontatuko dizkio berak bere minak? Hiru emakume protagonista, hiru ipuinez osaturiko triptikoa, egungo gizartea astintzen duten hainbat gai eta gaitz erdigunean jartzen dituena: bakardadea, menpekotasunak dituztenen zaintza eta horrek ekar dezakeen sakrifizioa, bizitzari zentzurik aurkitu ez eta suizidioaren aukera? Zikinkeriak pilatu ohi diren alfonbra azpia altxatuko bagenu bezala, agerian geratuko dira ate osteko sekretuak, nori kontatu ez dakigun aitortzak, isilpeko erruak.

Blog: Liburutegia

Hona hemen lehiaketara aurkeztutako beste mikro-ipuin bat. Honakoa Naroa Goikoetxea Labaienek idatzitako da.

 

Mila esker parte hartzeagatik!!

Blog: Liburutegia

Ostirala denez, hemen Oinatz Lasarte Ugartemendiak idatzitako mikro-ipuina:

 

Mila esker parte hartzeagatik!!

Blog: Liburutegia

Hona hemen Alaine Agirreren "Maren" eta John Boyneren "Pijama marradunaz jantzitako mutikoa" liburuen gomendioak. Mezua hauek, eitb-ko Arte[faktua] telebista programan emititu ziren.

DBHko ikasleei institutuan irakurtzeko eskatu dizkieten liburuen artean daudela jakinda, interesgarriak irudituko zitzaizkizuelakoan igo dira hona.

 

 

Blog: Liburutegia

Hitzartu genuen moduan, astero-astero lehiaketara aurkeztu ziren mikro-ipuinak argitaratzen joango gara hemen.

Saiatuko gara ostiraleroko argitarapen bat egiten.

Hona hemen Naro Arnalde Ciaurriz-ek egindako mikro-ipuina:

Mila esker parte hartzeagatik!

 

Blog: Liburutegia

Web sarrera honen bidez jakinarazi nahi dizuegu datorren astetik aurrera Ahotsak proiektuko elkarrizketak eskuragarri izango dituzuela liburutegian DVD formatoan.

Ezagutzen ez duzuenontzat, ahotsak proiektua Euskal Herri osoko ahozko ondarea jasotzeaz arduratzen den ekimena da.

Duela urte batzuk, ahotsak proiektukoak gure herriko adineko pertsonei elkarrizketak egiten ibili ziren eta elkarrizketa hauek dira liburutegian mailegatu ahalko dituzuenak.

Amaitzeko esan artxibo hauek interneten ere aurki ditzakezuela, honako web orrian:

https://ahotsak.eus/berastegi/

Blog: Liburutegia

Apirilak 30 eta maiatzak 1ean liburutegia itxita egongo da.

Barkatu eragozpenak eta asteburu on!

 

Blog: Liburutegia
Blog: Liburutegia
Blog: Liburutegia
Blog: Liburutegia