Blog
Gazte literaturan arrakasta izaten ari den Jasone Osororen Eskularru Beltzak bildumako bigarren liburua kaleratu du Elkar argitaletxeak.
Hona hemen honen inguruko informazio gehiago:
SINOPSIA:
Eskularru beltzak, Casting-a, Jasone Osoro, Joseba Larratxe "Josevisky": Batetik Beire, Lete eta Kar. Bestetik Baba, Linda eta Beyonce. Institutuko bi talde, aurrez aurre. Oraingoan, berriz, telebistako saio baterako casting-a dela-eta sortuko dira norgehiagoka eta istiluak, bere dohainekin nor nabarmenduko, telebistako arduradunek nor hautatuko. Tartean, mozorro-festa bat ere egongo da, kontzertu eta guzti. Eta Babak boxeolariaren eskularru beltzak jantziko ditu berriz ere, ringera itzultzeko. Hainbat beldur eta ikara gainditu beharko dituzte protagonistek, bizitzako bidegurutze eta zalantzen aurrean, zirt ala zart, aurrera egiteko.
2017ko Igartza Saria Miren Amurizak jaso zuen "Paperezko Txoriak" proiektuarekin.
Urtebete izango du proiektua garatzeko eta hona hemen Euskadi Irratian honi buruz eginiko elkarrizketa interesgarria:
Kultur astea dela eta hona hemen biharko liburutegiak antolatutako ipuin kontaketa saioari buruzko informazioa:
ETB-k Sautrela saioa eskaintzez utzi du. Euskal literaturari buruz zen saio bakarra izanik, azken aldian hainbat artikulu argitaratu dituzte prentsan.
Gaia interesatzen bazaizue, hona hemen 2017/10/27ko egunez kaleratu den artikulua:
Artikulu osoa irakurtzeko link-a:
https://www.berria.eus/paperekoa/1837/026/001/2017-10-27/ispilu_bat_gutxiago.htm
Urriaren 24a liburutegien eguna izanik, Donostian zenbait ekitaldi antolatu dituzte.
Interesatuta zaudetenontzat, hona hemen programa:
https://www.tabakalera.eu/eu/big-data-kultura-eta-liburutegiak
Hona hemen haur literaturan ekarri ditugun liburu gehiago:
Dagoeneko liburutegian dituzue eskuragarri.
Udazkenarekin batera liburu berriak dakartzagu liburutegira. Hona hemen iritsi berri direnak eta dagoeneko eskuragarri dituzuenak:
Mostrando el intervalo 151 - 160 de 210 resultados.
Categorías
Bloggers recientes
Arritxu Uranga Saizar
Mensajes: 205
Número de valoraciones: 0
Fecha: 11/04/25
|
Garazi Otxandorena
Mensaje: 1
Número de valoraciones: 0
Fecha: 8/02/23
|
Iosu Saez de Nanclares
Mensajes: 4
Número de valoraciones: 0
Fecha: 7/12/16
|