Mailegutza
Liburutegian dauden arauen arabera, denboraldi zehatz baterako hainbat dokumentu jasotzeko aukera eskaintzen zaie erabiltzaileei. Gehienez 6 material maileguan hartu ditzakezu: liburua, ikus-entzunezkoa eta aldizkaria.
Tipologia
Material mota bakoitzeko gehienez 3 ale. Adibidez:
3 liburu + 3 ikus-entzunezko
3 aldizkari+ 3 liburu...
Euskal Liburutegi Sare Nazionaleko (ELSN) beste liburutegietan ere materialak hartu ditzakezu, guztira gehienez 16 izan ditzazkezu.
Epeak, luzapenak, erreserbak
Dokumentua | Epea | Luzapena | Erreserba |
Liburua | 21 egun | Bai | Bai |
Aldizkaria, ikus-entzunezkoa | 7 egun | Bai | Bai |
Beste mailegu batzuk
Liburutegi Arteko Mailegua (LAM)
Berastegiko Udal Liburutegian ez dauden liburuak beste liburutegi batetik ekartzea eska dezakezu, gehienez 2 ale aldi berean. Eskaera hau liburuzainak bakarrik egin dezake, irakurleak etxetik ezin du eragiketa hau egin.
Erakundeei mailegua
Ikastetxeek eta bestelako erakundeek dokumentu kopuru eta epeetan mailegu baldintza bereziak dauzkate.
Baldintzak
Maileguak burutzeko, bazkide txartela aurkeztea beharrezkoa da.
Ordenagailu portatilak, tabletak, liburu elektronikoak
Irakurtzeko eta informazioa eskuratzeko bide berriak eskeini nahian, liburu elektronikoen irakurgailuak(eReader), tableta elektronikoen eta ordenagailu portatilen mailegu zerbitzua dago irakurleen eskura. Mailegatzen diren gailu hauek liburutegiko irakurgeletan erabiltzeko dira soilik.