Berriak
Atzealdea AIZTUNALDE ETA ELDUAINALDE AUZUNEAK HERRIGUNEAREKIN LOTUKO DITUEN BIDEGORRIA ERAIKI DA
2024·02·22
AIZTUNALDE ETA ELDUAINALDE AUZUNEAK HERRIGUNEAREKIN LOTUKO DITUEN BIDEGORRIA ERAIKI DA
Neurri honi esker herritarren mugikortasun jasangarria bultzatu nahi da
Berastegiko Udalak oinezko eta bizikletentzako bidea eraiki du Aiztunalde eta Eldunainalde auzoetako biztanleek modu ez motorizatuan herrigunera segurtasunez iristeko helburuarekin. Orain arte GI-2130 errepidea erabili behar zuten herritarrei seguruagoa den aukera luzatu zaie modu honetan. Gaunera, bestelako erabilera ere izango du bide berriak, kirol eta aisialdirako ere egokia da eta.
Azpimarratzekoa da bidearen eraikuntzan material berziklatua eraibili dela, eta bidearen trazatua dagoeneko existitzen zen herri bide bati jarraiki osatu dela. Neurri hauen bitartez obraren ingurumen inpaktua neurri oso handian murriztu da.
Proiektu hau aurrera eramateko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza lortu du. Azken honen kasuan Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren 2022ko garapen jasangarria lortzeko diru laguntza lortu da, zehazki 62.758,00 euroko diru laguntza izan du Udalak.