Eduki publikatzailea
Atzealdea 3. FASEA eta ekintzaile + turismo arloko EMET diru laguntza
2020·06·08
Ekintzailetzari eta turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzeari laguntzeko EMET 2020 diru-laguntza aktibo dago, informazio guztia hurrengo estekan: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/emet-2020/web01-tramite/eu/
Bestalde, jakingo duzuenez, atzo argitaratu zen 3. FASEA arautzen duen lehendakari dekretua. hauek dira merkataritzan eta ostalaritzan izandako aldaketarik garrantzitsuenak:
2. artikulua.– Zirkulazio-askatasuna. Herritarrak mugarik gabe mugitu ahal izango dira Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-esparruan.
3. artikulua.– Jarduera eta establezimendu jakin batzuetarako edukiera eta mugak.
- Merkataritza-establezimendu eta lokalak, txikizkariak, azoka txikiak, merkataritza-zentro eta -parkeak: gehieneko edukiera %60koa izango da, eta edukiera hori errespetatu egin beharko da espazio komunetan eta jolas-espazioetan ere, halakorik badago.
- Hoteletako eta ostatu turistikoetako gune komunak: gehieneko edukiera %60koa izango da, babes-arauak eta pertsonen arteko gutxieneko bi metroko tartea errespetatuz betiere.
- Ostalaritzako establezimenduak eta zerbitzuak, jatetxeak, txokoak, elkarte gastronomikoak: edukiera-muga kentzen da, baldin eta mahaien edo, hala badagokio, mahai-multzoen artean bi metroko tartea bermatzen bada. Barrura sartzea eta barran zerbitzua ematea baimentzen da, bezeroen edo bezero-taldeen artean bi metroko tartea gordez gero.
- Itxita egongo dira diskotekak eta gaueko aisialdiko tabernak.
Informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2020/06/2002212e.pdf