Berriak
Atzealdea EGUZKIALDEKO ARGITERIA
2023·10·11
EGUZKIALDE AUZOAN ARGITERIA PUBLIKOA EZARRI DA
Udalak 2021 eta 2022 urteko LEADER diru laguntza jaso du lan hauek aurrera eramateko
2023an Eguzkialde auzoa argiteria publikoarekin hornitzeko lanak eraman dira aurrera. Zehazki 10 farola jarri dira eta inbertsioaren kostua 57.964,7 eurokoa izan da denera. Instalaturiko argiak LED motakoak dira eta energetikoki eraginkortasun handikoak.
Lan hauen kostuari aurre egiteko Berastegiko Udalak Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailak kudeaturiko eta Europar Batasuneko kofinantzaketa duten LEADER diru laguntza eskuratu du, zehazki 2021 eta 2022 urteetako deialdiaren barruan. Denera 26.280,61 euroko diru laguntza jaso da.