Berriak
2023·05·09
AZKEN HILABETEETAN UDALAK GARATURIKO HAINBAT PROIEKTUK LEADER DIRU LAGUNTZA ESKURATU DUTE
Udaletxeko teilatupearen zaharberritzea, Ategiko jolas parkea, aparkaleku azpiko lokalaren berokuntza eta gimnasioko ekipamenduaren erosketa burutu dira.
Udalak hainbat proiektu burutu ditu azkeneko hilabeteetan Eusko Jaurlaritza eta Europako funtsen kofinantziazioa duten LEADER diru laguntzei esker. Jarraian buruturiko proiektuak eta eskuraturiko diru laguntzak zehazten dira:
- Udaletxeko teilatupea eraberritzea: Udaletxeko teilatupea erabat berritu da bertan esposaketa eta bestelako kultur ekimenak hartu ahal izateko. 2021 urteko LEADER diru laguntzatik 57.745,49 euroko diru laguntza jaso da proiektu honi aurre egiteko.
- Ategi ondoko jolas parkea eraikitzea: Jolas parkea eraikitzeko 2022ko LEADER deialditik 11.376,87 euroko laguntza jaso da.
- Aparkaleku azpiko lokalean berokuntza sistema ezartzea: 3 fan coil-ez osaturiko berokuntza sistema ezarri da eta 2022ko LEADER deialditik 6.249,65 euroko laguntza jaso da proiektuaren gastuei aurre egiteko.
- Gimnasiorako hainbat ekipamenduren erosketa: 9.308,51 € euroko diru laguntza jaso da gimnasiorako material eta makina ezberdinak erosi ahal izateko 2022ko LEADER deialditik.
Esan bezala, proiektu hauek guztiak aurrera eramateko Udalak Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren diru laguntza izan du. Zehazki 2015-2020 aldirako EAEko Landa Garapeneko Programaren esparruan onartu zen LEADER eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak eskuratu dira.