Berriak
Atzealdea AUTOKARABANENTZAKO GUNEA
2024·12·16
HILERRI ONDOKO GUNEAN AUTOKARABANENTZAKO GUNEA ERAIKI DA
Egitasmoak Eusko Jaurlaritza eta Europar Batasunaren dirulaguntza jaso du
Berastegiko Udalak herriko turismoa sustatzeko helburuarekin autokarabanentzako gune bat sortu du hilerri ondoko aparkalekuan. Guneak 6 autokarabanentzako aparkalekua, ur zikinak husteko gunea eta ur garbia hartzeko iturria ditu. Gainera, ur zikinak arazteko fosa septikoa ere instalatu da.
Proiektuak 46.494,18 euroko kostua izan du eta Udalak kofinantziazioa lortu du Eusko Jaurlaritza eta Europar Batasunetik. Zehazki, udala 2024ko EREIN dirulaguntza programaren baitan onuraduna suertatu da, denera 26.290,88 eruko dirulaguntza lortu delarik. Hauetatik, 5.258,18 euro Eusko Jaurlaritzaren funts propioetatik eratorriak izan dira, eta 21.032,70 euro Eurpoar Batasunetik.