Berriak

Atzealdea IRISGARRITASUN UNIBERTSALAREN PLAN INTEGRALA

2
Herriko eragileekin Berastegiko plan integral berriaren proposamena partekatu ondoren eta jasotako ekarpenak erantsita, prest dugu irisgarritasun plan berria

2025·09·29


Udalak Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integrala osatu du

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren dirulaguntza izan dute lan hauek

Irisgarritasuna Berastegiko udalaren lan ildo garrantzitsua izan da azkeneko urteetan eta hainbat ekintza eta hobekuntza egin dira herrian. Ekintza horiek eta orokorrean irisgarritasunarekin zerikusia duten alderdiak Irisgarritasun Plana izeneko dokumentu batean biltzen dira. Udalak 2014ean egin zuen azken plana eta 2025en hau berritzeko apustua egin da.

Gauzak honela, urtarrilean hasi eta herriko eragileen parte hartzearekin Berastegiko Irisgarritasun Unibertsalerako Plan Integrala osatu du Udalak. Irailaren 29an aurkeztu zen Plana.

Lan hau aurrera eraman ahal izateko Udalak Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio saileko dirulaguntza lortu du. Zehazki gastu osoaren %85eko dirulaguntza eskuratu da.

Irisgarritasun Plana udaleko web orrian kontsulta daiteke, ondoko estekan:

https://www.berastegi.eus/eu/hirigintza


 

1 2