Berriak

Atzealdea Eraikin zaharren ikuskaketa

1
Eraikinen ikuskaketa teknikoaren inguruneko informazio-oharra

2017·05·31


ERAIKINEN IKUSKAKETA TEKNIKOAREN INGURUKO INFORMAZIO-OHARRA

241/2012 Dekretuak, azaroaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoa arautzen duenak, bere hasierako adierazpenetan azaltzen du eraikitakoa kontserbatzearen sustapena eta eraikinak segurtasun-egoera onean izatea egungo gizartearen kezketako batzuk direla; bereziki, 1980 baino lehen eraikitakoari dagokionez.

Aipatutako Dekretuan araututakoaren bidez, sistema objektibo eta bateratu bat ezartzen da, aukera ematen diena jakiteko zer kalte edo akats ikusi diren eraikin horietan, zeren ondorio izan daitezkeen eta zer neurri gomendatzen diren haien egonkortasuna, segurtasuna, iragazgaiztasuna eta egiturazko finkapena ziurtatzeko, eraikitakoa dagokion zertarakoaren arabera benetan erabili ahal izateko.

Gainera, 80/2014 Dekretuak, maiatzaren 20koak, azaroaren 21eko 241/2012 Dekretua aldatzen duena, irisgarritasunaren eta eraginkortasun energetikoaren inguruko edukiera handitzen du, baita aurkezpen epeak ere.

Zentzu honetan, ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoak, Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren irudia arautzen du hurrengo beharra ezarriz: 50 urtetik gora dituen eta bizitegi-erabilera duen edozein eraikinen jabeek, 10 urtetik behin teknikari fakultatibo bati agindu beharko diote ikuskapen bat egin dezan, etxe edo eraikinaren kontserbazio-egoera zein den zehazteko.

Eraikinen Ikuskapen Teknikoa begiz egiten da, gero txosten batean jasotzen da eta, azkenik, irizpen bat ematen da. Azken hau dagokion udaletxean aurkeztu beharko da.

Aplikazio-esparru honen barnean, 2017ko ekainaren 27an 50 urtetik gora eta bizitegi-erabilera duten eraikin guztiak sartzen dira. Bakanduta dauden familia bakarreko etxeak eta eraikinak Dekretu honen esparrutik kanpo gelditzen dira, baldin eta erabilera publikoko gune edo bide batera ematen duen fatxadarik ez badute

Eraikinen ikuskapen teknikoaren helburuak hurrengo hauek dira:

  • Ikuskapenean begiz hautemandako eta kanpo- zein barne-arrazoien, ohitura txarren, hutsegiteen edo ez mantentzearen ondorioz gertatutako kalteak eta akatsak identifikatzea.

  • Ikusitako patologien eragile izan daitezkeenen eta eraikinen kontserbazio-egoeraren aurretiko diagnosia egitea.

  • Hautemandako kalteak eta haien arteko erlazioa sailkatzea larritasunaren arabera.

  • Kaltearen zenbaterainokoa ebaluatzea, esku hartzeko beharraz erabakitzea, eta esku-hartze mota egokia gomendatzea.

  • Eraikinaren inguratzailearen elementuen ezaugarriak adieraztea, geroago eraikinaren eragin­kortasun energetikoa ebaluatzeko.

  • Eraikinaren irisgarritasun-baldintza teknikoak zehaztea, sarbideetan eta barne komunika­zioetan, ataritik etxebizitzetako sarreretaraino.

Eusko Jaurlaritzak, Etxebide-ren bitartez, (http://www.etxebide.euskadi.eus/x39-contgen/es/contenidos/informacion/etxecont_ite_general/es_def/index.shtml) Euskal Erkidegoko bizilagun guztien eskura jartzen ditu eraikinen birgaitzea eta Eraikinen Ikuskapen Teknikoa egiteko laguntzak.

 

Zure jabetzako eraikina 1967ko ekainaren 27a baino lehenago eraiki zenez, jakitera ematen zaizu derrigorrezkoa dela ikuskapen txostena egitea, beharrezkoa izanik horren kopia bat 2018ko ekainaren 27a baino lehenago udaletxean entregatzea.

Jakitera ematen zaizu, baita ere, Ikuskapena egiteko arkitekto eta aparejadoreen zerrenda bat dagoela, eta helbide hauetan jarri zaitezkeela beraiekin kontaktuan:

 

EUSKAL HERRIKO ARKITEKTOEN ELKARGO OFIZIALA

http://www.coavnss.org/ite/directorio

Paseo de Francia, 11, 20012 Donostia – San Sebastián

Tel: 943 320 194  

 

GIPUZKOAKO APAREJADORE ETA ARKITEKTO TEKNIKOEN EKARGO OFIZIALA

http://www.coaatg.org/listado-tecnicos-ite

Paseo Arbol de Gernika nº 21 accesorio. 20.006 Donostia - San Sebastián

Tel: 943 47 16 16 / Fax: 943 45 57 76

 

Informazio gehiago:

http://www.coavnss.org/ite/actualidad/0

http://www.coavnss.org/ite/subvenciones

http://www.coaatg.org/area-ciudadana

 

Berastegi, 2017ko maiatzaren 16a.

 

Alkatea,

 

Amaia Azkue Eizagirre.

 

1