Egitaraua
DESKARGATU EGITARAUA HEMEROTEKA
Martxoak 28, ostirala
Etorkizuna hausnarrean jardunaldiak
- 14:30 Aurkezpena udaletxean, Andoni Zuriarrain alkatearen eskutik.
- 14:40 Kafea eta "pentsamendu-hariak" erakusketaren inaugurazioa Kris Meraki Berastegiko artistarekin.
- 15:00 Izan zirelako gara, garelako izango al dira? Iraitz Garaiburu eta Oier Ugartemendia herriko artzain gazteekin tertulia, Josu Ozaitaren galderei erantzunez.
- 15:20 Artilearen aukerak, Joseba Sanchez.
- 15:40 Gazteak, oraina eta etorkizuna, Ane Gartziandia Gomiztegi artzain eskolako kidearekin.
- 16:00 Zein dira etorkizuneko gakoak? Aritz Ganboa artzainarekin elkarrizketa, Eneko Maiozek gidatuta.
- 16:50 Publikoaren galderak parte-hartzaile guztiekin.
- 17:30 Luntx irekia parte-hartzaile guztientzat.
Martxoak 29, larunbata
Bordak eta historia, tailerrak eta haurrentzako ekintzak
- 9:30 Mondeju ikastaroa Urepele Elkartean.
- 10:00 Astoekin Gorosmeniko larreetara ibilaldia ardiak eramanez, Astotrekekin.
- 15:30/16:30/17:30 Artilearekin ontziak egiten Kristina Merakiren eskutik (8 urtetik gorakoentzat) aparkaleku azpian.
- 17:00 Ipuin kontaketa goiko erabilera anitzeko aretoan, Gaztelekukoen eskutik (2-8 urte artekoentzat).
- 18:00 Gazta dastaketa gidatua Ordiziako gazta kofradiaren eskutik, balioanitzeko gelan herritar guztientzat (40 plaza).
ADI! Ekintza hauetan aurrez izena eman behar da.
NOLA?
Email bidez: beartzainkultura@gmail.com
Telefono honetara deituz edo WhatsApp bidez: 600 567 730
Martxoak 30, igandea
Artzain kultura ibilbidea
Ardien munduan barneratzeko ibilbidea.
Museo bat aire librean, etorri, etorri!
- 11:00 eta 12:30ean GAZPIO GAZTANDEGIRA BISITAK.
Apuntatzeko: beartzainkultura@gmail.com edo telefono honetara deituz edo WhatsApp bidez: 600 567 730 - 10:00-14:00 ARTZAIN KULTURA IBILBIDEA: 2 kilometro. 10 gune: ardien gunea, meta zuzenean, asto itzuliak, erakusketak, artzain txakurren erakustaldia, ardi jeztea, ardi ile moztea, photocall, gazta dastaketa azkarrak, tailerrak, ARTEile erakusketa...
- 12:00-15:30 AZOKA GASTRONOMIKOA + ERROMERIA