Bloga
Aurten ere badator Berastegiko Mikro-Ipuin lehiaketa bigarren edizioarekin. Jarraian irakur ditzakezue parte hartzeko oinarriak.
Gogoratu mikro-ipuinak aurkezteko azken eguna martxoaren 29a, ostirala, izango dela. Sari banaketa apirilaren 14an, igandean, izango da.
Animatu eta parte hartu!!
-
Lehiaketan parte hartzeko Berastegiko herritarra izan behar da.
-
Sarituak izan ez diren obra original eta argitaratu gabeak aurkeztu behar dira.
-
Lanak euskaraz aurkeztuko dira. Gaia librea da eta egile bakoitzak 100 hitz baino gutxiagoko nahi adina mikro-ipuin aurkez ditzake.
-
Hiru kategoria egongo dira:
-
-
Lehen Hezkuntzako ikasleena (12 urterartekoak).
-
DBHko ikasleena (12-16 urte bitartekoak).
-
Helduena (16 urtetik gorakoak).
-
-
Sariak:
-
-
Kategoria bakoitzeko lehenengoak: 50€+ELKAR-eko txekea.
-
Kategoria bakoitzeko bigarrenak: 30€+ELKAR-eko txekea.
-
-
Egileak lanaren kopia bat aurkeztu beharko du ordenagailuz egina, Arial 12 formatuan eta 2ko tartez idatzia. Lanak izenburu bat izan beharko du. Ez du sinadurarik eman behar, ezta egilearen inolako zehaztasunik ere. Gutun azal batean entregatuko da lana eta lehiatuko den kategoriaren zenbakia idatzita izan beharko du agerian. Horrekin batera beste gutun azal bat bidaliko da, kanpoaldean lanaren izenburua eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, adina, telefonoa eta e-maila (izanez gero) sartu behar dira.
-
Epaimahaiak kontuan izango dituen puntuak:
-
Originaltasuna.
-
Euskara maila.
-
Narrazioaren egitura.
-
-
Originalak 2019ko martxoaren 29a baino lehen bota beharko dira udaletxeko postontzian.
-
Sariak apirilaren 14an, igandean, arratsaldeko 19:00etan banatuko dira Udal Liburutegian.
-
Ipuin sarituak 2019ko Aidanen aldizkarian argitaratuko dira. Lehiaketara aurkeztutako gainerako lanak, aldiz, liburutegiko web orrian argitaratzen joango gara, izenpetuta edo anonimoki (egileak nahi duen moduan).
-
Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar berekin.
Amattoren Uzta APP-a osatu eta berritu du Galtzagorri Elkarteak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikaren Sailaren laguntzarekin eta Erein argitaletxearen eta Orona Fundazioaren babesarekin. "Amattoren Uzta" (Alberdania, Erein, Igela, 2012) liburuan bildutako zenbait ipuin nabigagarri bihurtzen hasi ziren 2017an, eta 2018an beste bi ipuinekin osatu dute.
Dohainik deskargatu dezakezue mugikorrera, tabletera edota ordenagailura. Hemen eskuratu dezakezue informazio gehiago. Aplikazioaren SPOTa ere ikusgai duzue.
Gabonetako opor hauetan ere liburutegia zabalik izango da 10:00-13:00 ordutegian.
Abenduaren 24, 25, 31 eta urtarrilak 1 itxita egongo da.
Urtarrilaren 7an hasiko gara berriro ohiko ordutegiarekin.
A ze sorpresa gaur liburutegian topatu duguna! Asteburuan Olentzerok eta Mari Domingik bisita egin digute eta postontzi bat utzi dute beraiei gutunak idazteko!
Ostirala arte liburutegia zabalik dagoen orduetan eskutitzak postontzian botatzeko aukera izango duzue.
Astelehenean, abenduaren 24an, 18:15ean plazara etortzen direnean beraiei itzuliko diegu.
Idatzi beharko diegu, ezta? Zatozte!
Iritsi dira nobedadeak Berastegiko liburutegira!
Hona hemen liburu berrien aurkezpena:
Zatoz, baduzu non aukeratua!
Aurten ere Durangoko Azoka berrikuntzez beterik dator! Hona hemen aurtengo egitaraua egunez egun:
https://durangokoazoka.eus/eu/egitarauak/egitarau-osoa/egitaraupublikoa
Horrez gain, hemen irakur dezakezue atzoko aurkezpenaren ondoren BERRIA egunkariak argitaratu duen artikulua:
https://www.berria.eus/paperekoa/1912/028/001/2018-11-21/lehen_lerroa_sortzaile_berrientzat.htm
Ostiralero moduan, hona hemen Hodei Lobo Fernandez-Revuelta-k idatzi eta mikro-ipuin lehaketara aurkeztu zuen ipuina:
Mila esker parte hartzeagatik!!
Ostiral honetan, Oihan Domintxin Barriolak lehiaketara aurkeztu zuen mikro-ipuina dakarkigu:
Mila esker parte hartzeagatik!
81 - 90 erakusten 206 emaitzetatik.
Kategoriak
Azken bloggerrak
Arritxu Uranga Saizar
Mezuak: 201
Number of Ratings: 0
Data: 2024-11-28
|
Garazi Otxandorena
Mezua: 1
Number of Ratings: 0
Data: 2023-02-08
|
Iosu Saez de Nanclares
Mezuak: 4
Number of Ratings: 0
Data: 2016-12-07
|