Bloga
Berastegiko Irakurle Klubean martxa polita hartu dugu dagoeneko eta apirilaren 22an "Fakirraren ahotsa" izango dugu mintzagai 18:00etan liburutegian. Animatu!


Martxan da Berastegiko IV. Mikro-ipuin lehiaketa. Martxoaren 31 izango da lanak aurkezteko azken eguna eta apirilaren 23an, ostiralean, izango da sari banaketa.
Animatu sortzera!

Adi, irakurle!
Abuztu osoan zehar ere liburutegia ZABALIK izango dugu 8:00-15:00 bitartean.
Aprobetxatu liburuak, aldizkariak zein egunkariak ikusteko eta mailegatzeko aukera udako opor berezi hauetan zehar.
Maileguen epeak malgutuko ditugu, beraz, ez egin zalantzarik.
637846385 telefonora deituta, liburutegia@berastegi.eus helbidera idatzita edota Facebook bidez ere jar zaitezkete gurekin harremanetan....
Mila esker!!
Asteburua goxatzeko, hemen duzue Garazi Otxandorenak mikro-ipuin lehiaketako III. kategorian aurkeztutako ipuina.
Mila esker!!
Adi, irakurle!!
Asteazkenean, EKAINAREN 10ean, liburutegia berriro zabalduko dugu!
Udal-bulegoetako ordutegian egongo da zabalik liburutegia, honako neurriekin:...
-Liburutegira sartu aurretik sarreran dagoen gelarekin eskuak garbitu.
-Ahal den guztietan, liburua aukeratuta etorri eta liburuzainak hartuko du apaletatik.
-Haur-txokoan liburuak ahalik eta gutxien ukituko dira. Haurrak familiako kideekin sartu ahal izango dira, baina jende multzo handiak saihestuko dira.
-Mezularia EKAINAREN 15ean hasiko da martxan.
Liburuak aukeratu ahal izateko link honetan begiratu dezakezue: https://www.katalogoak.euskadi.eus/…/abne…/O9598/ID36e8ea49…
Gogoratu liburutegia@berastegi.eus helbidera idatzita edota 637846385 edo 943683000 telefonoetara deituta jar zaitezketela gurekin harremanetan.
51 - 60 erakusten 212 emaitzetatik.
Kategoriak
Azken bloggerrak
|
Josu Urrestarazu
Mezua: 1
Number of Ratings: 0
Data: 2025-11-28
|
|
Iosu Saez de Nanclares
Mezuak: 4
Number of Ratings: 0
Data: 2025-11-28
|
|
Arritxu Uranga Saizar
Mezuak: 205
Number of Ratings: 0
Data: 2025-04-11
|
|
Garazi Otxandorena
Mezua: 1
Number of Ratings: 0
Data: 2023-02-08
|

