Bloga
Liburutegia Bloga duten sarrerak.
Hemen duzue Kira Pascualek aurtengo mikro-ipuin lehiaketara aurkeztutako ipuina.
Mila esker!!
Hona hemen 2019ko mikro-ipuin lehiaketan Alaitz Zuriarrainek aurkeztu zuen ipuina.
Mila esker parte hartzeagatik!
Hona hemen II. mikro-ipuin lehiaketan Izaro Garziarenak aurkeztu zuen ipuina.
Eskerrik asko parte harzteagatik!
Hona hemen 2019ko mikro-ipuin lehiaketan Naroa Goikoetxeak aurkeztu zuen ipuina.
Mila esker!!
Igandean Berastegiko II. Mikro-ipuin lehiaketako sari banaketa izan genuen. Lehenik, Leire Zinkunegik "Edurnezuriren istorio berria" kontatu zigun, eta ondoren sari banaketa izan genuen.
I. kategorian lehen saria Maialen Azpirozek lortu zuen, eta bigarrena Izaro Vidalek. II. kategoriari dagokionez, garailea Alex Rekondo izan zen eta bigarren postuan Laida Malkorra gelditu zen. III. kategorian Ibai Esnaolaren ipuinak lortu zuen lehen saria, eta bigarrena Marianna Blasik.
Mila esker parte hartu zenuten guztioi!!
Aurten ere badator Berastegiko Mikro-Ipuin lehiaketa bigarren edizioarekin. Jarraian irakur ditzakezue parte hartzeko oinarriak.
Gogoratu mikro-ipuinak aurkezteko azken eguna martxoaren 29a, ostirala, izango dela. Sari banaketa apirilaren 14an, igandean, izango da.
Animatu eta parte hartu!!
-
Lehiaketan parte hartzeko Berastegiko herritarra izan behar da.
-
Sarituak izan ez diren obra original eta argitaratu gabeak aurkeztu behar dira.
-
Lanak euskaraz aurkeztuko dira. Gaia librea da eta egile bakoitzak 100 hitz baino gutxiagoko nahi adina mikro-ipuin aurkez ditzake.
-
Hiru kategoria egongo dira:
-
-
Lehen Hezkuntzako ikasleena (12 urterartekoak).
-
DBHko ikasleena (12-16 urte bitartekoak).
-
Helduena (16 urtetik gorakoak).
-
-
Sariak:
-
-
Kategoria bakoitzeko lehenengoak: 50€+ELKAR-eko txekea.
-
Kategoria bakoitzeko bigarrenak: 30€+ELKAR-eko txekea.
-
-
Egileak lanaren kopia bat aurkeztu beharko du ordenagailuz egina, Arial 12 formatuan eta 2ko tartez idatzia. Lanak izenburu bat izan beharko du. Ez du sinadurarik eman behar, ezta egilearen inolako zehaztasunik ere. Gutun azal batean entregatuko da lana eta lehiatuko den kategoriaren zenbakia idatzita izan beharko du agerian. Horrekin batera beste gutun azal bat bidaliko da, kanpoaldean lanaren izenburua eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, adina, telefonoa eta e-maila (izanez gero) sartu behar dira.
-
Epaimahaiak kontuan izango dituen puntuak:
-
Originaltasuna.
-
Euskara maila.
-
Narrazioaren egitura.
-
-
Originalak 2019ko martxoaren 29a baino lehen bota beharko dira udaletxeko postontzian.
-
Sariak apirilaren 14an, igandean, arratsaldeko 19:00etan banatuko dira Udal Liburutegian.
-
Ipuin sarituak 2019ko Aidanen aldizkarian argitaratuko dira. Lehiaketara aurkeztutako gainerako lanak, aldiz, liburutegiko web orrian argitaratzen joango gara, izenpetuta edo anonimoki (egileak nahi duen moduan).
-
Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar berekin.
71 - 80 erakusten 205 emaitzetatik.
Kategoriak
Azken bloggerrak
Arritxu Uranga Saizar
Mezuak: 201
Number of Ratings: 0
Data: 2024-11-28
|
Garazi Otxandorena
Mezua: 1
Number of Ratings: 0
Data: 2023-02-08
|
Iosu Saez de Nanclares
Mezuak: 4
Number of Ratings: 0
Data: 2016-12-07
|