Bloga

RSS

Liburutegia Bloga duten sarrerak.

Asteburua goxatzeko, hemen duzue Garazi Otxandorenak mikro-ipuin lehiaketako III. kategorian aurkeztutako ipuina.
Mila esker!!

Bloga: Liburutegia

Adi, irakurle!!

Asteazkenean, EKAINAREN 10ean, liburutegia berriro zabalduko dugu!

Udal-bulegoetako ordutegian egongo da zabalik liburutegia, honako neurriekin:...
-Liburutegira sartu aurretik sarreran dagoen gelarekin eskuak garbitu.
-Ahal den guztietan, liburua aukeratuta etorri eta liburuzainak hartuko du apaletatik.
-Haur-txokoan liburuak ahalik eta gutxien ukituko dira. Haurrak familiako kideekin sartu ahal izango dira, baina jende multzo handiak saihestuko dira.
-Mezularia EKAINAREN 15ean hasiko da martxan.

Liburuak aukeratu ahal izateko link honetan begiratu dezakezue: https://www.katalogoak.euskadi.eus/…/abne…/O9598/ID36e8ea49…

Gogoratu liburutegia@berastegi.eus helbidera idatzita edota 637846385 edo 943683000 telefonoetara deituta jar zaitezketela gurekin harremanetan.

Bloga: Liburutegia

BADITUGU DAGOENEKO BERASTEGIKO III. MIKRO-IPUIN LEHIAKETAKO SARIDUNAK!

Apirilaren 3an amaitu zen mikro-ipuinak aurkezteko epea eta sari banaketa apirilaren 26an egitea pentsatuta bagenuen ere, egoeraren bilakaeraren ondorioz momentuz behintzat ez dakigu noiz eta nola egingo dugun, baina egoerak ahalbidetzen duenean zerbait antolatzea da gure asmoa.

Lehiaketa ordea ez dugu alde batera utzi, eta lan handiak izan ditu aurten epaimahaiak sarituak aukeratzen. Guztira 42 parte hartzaile izan ditugu eta aipatu beharrekoa da orokorrean maila altua izan duela aurtengo lehiaketak, batez ere hirugarren kategorian. Txalogarria izan da! Joango gara pixkanaka ipuin horiek irakurgarri jartzen liburutegiko blogean eta sare sozialetan, eta ipuin sarituak aurtengo Aidanen alean argitaratuko dira.

HONAKOAK DIRA AURTENGO SARITUAK:

I. KATEGORIA:
1. saria: "Munstro ikaragarria!". Maitane Ugartemendia
2. saria: "Bihotzeko laguna". Jon Lasa

II. KATEGORIA:
1. saria: "Ama". Miren Aranalde
2. saria: "Hegan". Uxue Garmendia

III. KATEGORIA:
1. saria: "Zentzumenak". Alazne Saizar
2. saria: "Orain guztiok honetan". Amaia Azkue
Aipamen berezia: "Bera zen". Irati Saizar

ZORIONAK!

MILA ESKER GUZTIOI!

 

Bloga: Liburutegia

Kaixo herritar,

Liburuaren Nazioarteko eguna gertu dugun honetan, eta bizitzen ari garen egoera berezi honen barruan, proposamen batekin gatoz Berastegiko udaletik.

Etxean liburu mordoa dugu, ziur baten bat altxor kuttun moduan zaindua barrua mugitu digulako, irrifarra atera edo abentura zirraragarriak bizitzen lagundu izanagatik, milaka liburu, milaka arrazoi!

Animatuko al zinateke bideo motz batean zure kuttunena aurkezten? Herritarrekin altxor hauek elkarbanatzea zoragarria litzake.

Nola? Hartu liburua eskuetan, erakutsi kamaran, izenburua aipatu, kontatzen duena aipatu, zati motz polit bat irakurri... Mila liburu, Mila modu!

Irakurtzea modu bikaina da bidai zoragarriak egiteko.

Helarazi zuen bideoak liburutegia@berastegi.eus edo 688681952 telefonora WhatsApp bidez ahalik eta azkarren apirilaren 23an beraietaz gozatzen hasi gaitezen!


Animatu!!

Bloga: Liburutegia

2020ko mikro-ipuin lehiaketako ipuinak aurkezteko epea apirilaren 3an amaitu zen, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen parte hartzeagatik!

Tamalez, COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz, igande honetarako aurreikusita genuen sari banaketa atzeratu beharrean gara.

Hala ere, Berastegiko III. mikro-ipuin lehiaketak aurrera darrai eta laster izango duzue saridunen berri erabili ohi ditugun ohiko baliabideetatik.

Mila esker zuen ulergarritasunagatik!!

 

Bloga: Liburutegia

Resultado de imagen de eliburutegia irudia

Konfinamenduko garai honetan liburutegia itxita dugunez eLiburutegia Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen zerbitzua da eta bertan liburuak irakurtzeko eta filmak ikusteko aukera zabala duzue. Horretarako bazkide izatearekin nahikoa da, zuen bazkide zenbakiarekin eta pasahitzarekin sartuta.

Oraindik ez bazara bazkide orain duzu aukera, liburutegia@berastegi.eus helbide elektronikora idatzita edota 637846385 telefonora deituta. 

Sartzeko arazoak badituzu edo edozein zalantzatarako ere ez egon dudan eta idatzi edo deitu lasai, etxetik bada ere lanean ari gara eta!

Animatu itxialdi garai hau kulturaz gozatuz aprobetxatzera!

OHARRA: Liburutegiko mailegu guztien epea maiatzak 4 arte luzatu da.

Bloga: Liburutegia

Izena emateko:

-Liburutegiko harreran

-liburutegia@berastegi.eus posta elektronikora idatzita

-637846385 telefonora deituta

Eskerrik asko parte hartzeagatik!!

Bloga: Liburutegia

Badator aurten ere Berastegiko Mikro-ipuin lehiaketa hirugarren edizioarekin!

Apirilaren 3a bitarte izango duzue ipuinak aurkezteko epea eta sari banaketa apirilaren 26an izango da, 19:00etan.

Animatu!!

Bloga: Liburutegia

Kiribil Konpainiak, Pamiela argitaletxeak eta Galtzagorri Elkarteak Haur eta Gazte Literaturako Azoka antolatu dute Saran, apirilaren 3an eta 4an.

Apirilaren 3a Eskolen eguna izango da eta apirilaren 4a Familien eguna.

Hona hemen informazio gehiago.

Animatu!

 

Bloga: Liburutegia
Bloga: Liburutegia