Gazteria

GAZTERIA
 

Arduradun teknikoa

Garazi Otxandorena Azurmendi Gazteria suspertzailea
   

 

Harremanetarako

  • Helbidea: Herriko enparantza, 1 - 20492 Berastegi (Gipuzkoa)
  • Telefonoa: 688 68 19 52
  • Posta elektronikoa: gaztedia@berastegi.eus
  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 8:00etatik 15:00etara 

 

Zerbitzua

Parte hartzea sustatzeko zerbitzua (PSZ)

Martxan jartzen ari garen zerbitzuak Parte Hartzea Sustatzeko Zerbitzua izena du eta  haurren, nerabeen eta gazteen parte hartzea lantzeko asmoa du; modu iraunkor eta jarraian, txikitatik hasi eta heldutasunera bitartean. Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako Gipuzkoako herri txikietan haur, nerabe eta gazteen ekimenak eta parte hartzea sustatzen duten zerbitzu publikoa da.

Herritar aktiboak helburu izanik; herriarekiko loturak sortu, sendotu, astindu eta  eragin nahi ditu.  Egungo haur, nerabe eta gazteen eskubideak bermatuz, herri txikien bilakaeran parte hartze aktiboa izango duten eragileen sorrera ahalbidetu nahi du.

Herritarren parte hartzeak eta herritarren inplikazioak garrantzi handia dauka herri txikien dinamizazioan. Eta hori sustatu ahal izateko ezinbestekoa da ahalik eta herritar gehien barne hartuko dituen zerbitzuak eskaintzea. Nork bere tokian jasotako zerbitzuek,  beste hainbat helburu badituzte ere, herritarren  parte hartzea indartu eta herriarekiko atxikimendua handitzen dute.

Era berean, ezin ahaztu dezakegu zerbitzua haur, nerabe eta, gazteen aisialdi denboratan eskaintzen dela, eta oinarrian aisia hezitzailea duela.

Herritartasun aktiboa sustatzea eta parte hartzea bultzatzea elkar uztartzen diren kontzeptu eta metodologia bezala ulertzen ditugu. Biak hala biak, helburu eta bide dira.  Komunitate baten parte diren, parte hartzen duten eta horren dinamizazioan eragile diren herritarrak nahi ditugu; eta, horretarako, komunitatean txertatutako zerbitzu baten beharra dugu, haur eta gazteak komunitatean parte har dezaten eta bertako eragile izan daitezen.

Zerbitzuari buruzko informazio gehiagorako, sartu lotura honetan: PSZ

 

EKIPAMENDUAK

Zerbitzua aurrera eramateko ondorengo baliabide hauek dauzkagu:

 

GAZTELEKUA

12-17 urte bitarteko nerabeei eskainitako zerbitzua da.

Foru Aldundiko Gazteria Sailetik proposatutako protokoloari jarraituz, zerbitzuan parte hartu ahal izateko izena emateaz gain, protokoloa onartzen dela ziurtatzen duen erantzukizun adierazpena bete beharko da:

Covid-19aren aurrean gaztelekuko protokoloa

Erantzukizun adierazpena

 

GOIZAK LAGUNARTEAN

2-12 urte bitarteko haurrei eskainitako aisialdi zerbitzua da.

 

 

 

 

 

Navigation Menu